Eroskiren Batzar Nagusiak 2022ko kontuak onartu ditu eta etekinen 29M€ erreserbetara bideratu ditu

Ordezkarien Batzar Nagusiak, kooperatibaren erabaki organo gorenak, 250 langile bazkide eta 250 kontsumitzaile bazkide deitu ditu bilkurara. Kooperatibaren etekinen 32,1 milioi euroak MFEen interesak ordaintzeko izango dira, eta gainerakoa erreserbetarako.
Card image cap
2023/05/25

EROSKIk Ohiko Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, Bilbon (Bizkaia); bertara deituak ziren Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen kolektiboetako 500 ordezkari.

Hitza hartu duenean, Eroskiko CEOak, Rosa Carabelek, positiboki baloratu ditu joan den urteko emaitza ekonomikoak, eta "testuinguru ekonomiko oso konplexua izanik, askiesgarritzat" jo ditu. Hala berean, gogorarazi du "salmentak ongi joan direla, ebitda hazi egin dela, emaitza arrunta oso positiboa dela—prozesu guztietan lortutako efizientzia hobekuntzari esker eta kostuen igoerak eragin duen inpaktua gorabehera—, egoera ekonomikoa hoberakoa da eta ekonomiak sendotzen dihardu". Eroskiren Batzar Nagusiak onartu egin ditu bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai Eroski Taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2022. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere.

Era berean, Carabelek ekitaldiko jarduera errepasatu du: "Markatuta egon da inflazio handiaren ziurgabetasunagatik, kostuen hazkuntzagatik eta prezioen tentsioagatik". Eta hau gogorarazi du: "Ahalegin handia eta inbertsio gogorra egin dugu marjinan, prezioei eusteko eta kostuen igoera guztia kontsumitzaileei ez bizkarreratzeko", eta honela nabarmendu du: "Eroskiren betebeharra zen kontsumoko kooperatiba garen aldetik, eta erantzun beharra genien zerbitzu emaile gisa kontsumitzaileekin dugun misioari eta konpromisoari, baita gure lehiakortasunari eusteko ere".

Bertaratutako bazkide kooperatibistek adostu dute kooperatibaren etekinetako 32,1 milioi euro honela banatzea: 2,8 milioi euro MFEen interesak ordaintzeko (Mendeko Finantza Ekarpenak), kooperatibaren beraren funtsak direnak, eta gainerako 29,3 milioi euroko soberakin garbiak erreserbetarako.

9.500 Laneko Bazkide

Rosa Carabelek balioan jarri du Eroskiren proiektu kooperatiboa, "guztion ekarpenekin eraikia dagoena. 2022ko ekitaldia amaitzean 9.500 langile bazkide eta 1,3 milioi kontsumo bazkide baino gehiago dituen kolektiboa, zalantzarik gabe gure proiektuaren oinarriak indartzen dituena".

Hala berean, batzarrean 2022ko aurrerapenak errepasatu dira osasunaren, iraunkortasunaren eta gizarte konpromisoaren arloetan. Hala, Eroski Azoka zabaldu dela gogorarazi du, hurbileko produktuen marketplace-a, tokiko ekoizle txikiei beren produktuak zuzenean merkaturatzeko posibilitatea ematen diena. Era berean, elikadura etikoago eta iraunkorrago baten aldeko apustua nabarmendu da, bai eta elikadura arloko gardentasunaren aldekotasuna, nola eta bi etiketatze sistema berri sartuta erosketa arduratsuagoa egiten laguntzeko. Horietako bat Planet Score da —modu aitzindarian ezarria banaketa nazionalean—, eta produktuak ingurumenean duen inpaktu globala ebaluatzen duena. Bestea etiketa propio bat da, fokua animalia ongizatean jarri eta oilasko haragiaren hazkuntza ezaugarria erakusten dituena.

Horretaz gainera, Eroskik 2022an egindako ekarpen soziala xehetu dute, 23 milioi eurokoa izan zena, aurreko urtean baino sei milioi euro gehiago, kontsumitzaile bazkideei esker; horiei EROSKIren ekarpena gaineratzen zaie, eta elkartasun proiektuetara eta gizarte ekintzara bideratzen dira, dela behar bereziak dituzten familiei eta kolektiboei laguntzeko, dela kontsumitzaileen formazioa eta informazioa emateko eta dela kultura, aisia eta tokiko ingurunean baliatzeko. 

Parte hartze prozesu zabala

Batzarrerako bidean, parte hartze prozesu handi bat egin da Eroskiko Langile Bazkideekin era Kontsumitzaile Bazkideekin, non saio informatiboak eta prestaketa batzarrak egin diren aurrez aurre eta konexio digitalekin, 44 guztira.

Eroskiren Kontseilu Errektoreko presidentea, Leire Mugerza, bertaratu diren bazkideei mintzatu zaie, "EROSKIko pertsona guztiei, beste urte gogor batez egindako ahaleginagatik, emandako denboragatik eta harturiko konpromisoagatik". Kontsumitzaile kooperatiba gisa Eroski den eredua aldarrikatu du Mugerzak "banaketa enpresa gisa sortzen den aberastasunaren banaketa orekatsua bilatzen duen eredua, besteetatik bereziten dena erabakitzeko eta erabakia aplikatzeko dugun moduagatik, guztion artean egiten baitugu". Hala, gogorarazi du kontsumitzailea jardueraren erdigunean dagoela eta hartzen diren erabakien parte dela; horregatik, hain garai zailean, Eroskik ahalegin handia egin du salmenta publikoaren prezioan izan diren gainkostuen parte bat bere gain hartuta, "eta enpresaren etekin marjina apalduta, zertarako eta bere 9.500 langile bazkide eta kontsumitzaile bazkideena dena gizartera itzultzeko. Enpresa egiteko beste modu bat". 

Eroskiri buruz

Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan (Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan), %13ko kuotarekin horko merkatuan. 2022 amaieran, haren sare komertzialean 1.656 saltoki zituen; besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatua; horretaz gainera, gasolindegiak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk. Era berean, sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 31.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.

Banaketa komertziala