Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskiko dendetan lehentasuna dute: osasun langileek, adinekoek, haurdun daudenak eta desgaitasunak dituztenak
EROSKIk neurriak ezarri ditu zenbait kolektibori lehentasuna emateko, hau da, osasun langileei, adinekoei, haurdunei eta desgaitasunak dituztenei.
Osasun langilea dela erakusten duenak lehentasuna izango du EROSKIren dendetan goizeko hamarretatik saltokia itxi arte, zortzietan; kolektibo horren eginahalean laguntzea da helburua, lan izugarria eta ezin baliotsuagoa egiten ari baita. Neurri horren bidez, erosten ematen duten denbora gutxitzea da xedea, asti gehiago izan dezaten eta atseden hartzeko beta.
65 urtetik gorakoek, haurdunek eta desgaitasunak dituztenek ere lehentasuna izango dute EROSKIren dendetan 09:00etatik 10:00etara (Balearretan 08:30etik 09:30era); izan ere, osasun agintariek diotenez, kolektiborik zaurgarrienak dira. Horretaz gainera, lehentasunez artatuak izango dira freskoen ataletan, hau da, arrandegian, harategian eta urdaitegian. Gainera, lehentasuna ematen dieten ordainlekuak jarri ditugu.
Beste prebentzio eta babes neurri batzuk
Prebentzio eta babes neurri horietatik kanpo, EROSKI beste neurri batzuk hartzen joan da bere saltokietan, alarma egoera dekretatu dutenetik. Esaterako, garbiketari dagozkionak, produktuen eskuragarritasuna, zerbitzuen egokitzapena eta erosketa egiteko orduan ohitura jakin batzuek duten garrantziari buruzko informazioa. Garbiketa zerbitzua indartu egin dugu, eta kontaktu gainazalen desinfekzioa areagotu. Bestalde, eskularruen erabilera orokortu da bai langileetan eta bai bezeroetan. Hala berean, soluzio hidroalkoholdun bat ipini dugu ekipoentzat, eta ahal den neurrian zaku barruan produktua ez manipulatzea gomendatu.
Ordu aldaketa eta erosle kopuruaren kontrola
EROSKIk aurreratu egin du itxiera ordua 20:00etara, eta saltokietara erostera doazenen kopurua kontrolatzeko sistema bat ezarri du; kontua da 1,5 metroko gutxieneko segurtasun distantzia bermatzea, osasun agintariek gomendatzen duten bezala. Erosketa zein ordutan egin nolabait laguntzearren, EROSKI bere kanal digitalen bidez ari da jakinarazten (sare sozialak eta webgunea) batez beste zenbat jende doan orduz ordu hipermerkatuetara eta supermerkatuetara; informazio hori astero berritzen du. Horrekin batera, joan den astean, metakrilatozko 4.000 pantaila baino gehiago instalatzen hasia da, bai langilea eta bai bezeroa ordainlekuan babesteko.
Ezohiko egoera honetan horniketarik eta zerbitzurik onenak emateko, EROSKI eutsi egin dio bere plataforma logistikoek duten ekoizpen gaitasunari, eta orobat dendetako horniketarenari eta lantaldeei. Era berean, pertsona bakoitzak oinarrizko produktuen unitate kopuru jakin bat erosi ahalko du, ez gehiago; horrela, gehiegikeriaz erostearena eragotziko dugu, eta jende gehiagok izango ditu eskura produktuak. Produktu horiek dendako kartelekin seinalatuta daude.
On line zerbitzua indartu dugu
On line supermerkatua martxan du EROSKIk, baita erosketa etxera eramateko zerbitzua ere; berdin martxan daude 40 bilketa guneak, on line egindako eskariak autoz zein oinez hartzera joateko. Zerbitzu horietan eskaria ohi baino gehiago igo denez, EROSKI lanean ari da horien gaitasuna %40an handitzeko, eta asmoa du asteburu honetarako jada martxa egotea.
Gomendioak erosketa egiteko
EROSKIk indartu egin ditu orobat bezeroei erosketak egiteko orduan ematen dizkien gomendioak. Esaterako, familia osotik kide bakarra joatearena, dendara ahal den gutxiena agertzea arrisku taldeen kasuan; eskularruak erabiltzea eta erabili eta gero paperontzietara botatzea, txartelarekin zein sakelakoarekin ordaintzea saiatzea, kontakturik ez egoteko, dendara erosketa zerrenda egina eramatea...