Eroskik supermerkatua ireki du Bilbao BBK Live jaialdian

Saltokia, frankizia erregimenean, etengabe zabalik dago datorren igandea bitartean, uztailaren 12 arte. Aurten eskaintza zabalagoa du: fruta zatikatua, zuku naturalak, han bertan eginiko smoothieak eta ogi egin berria.
Card image cap
2015/07/10

Eroskik aurten presentzia handiagoa du Bilbao BBK Live jaialdian, pasa den urtean kanpalekuaren inguruan instalatutako supermerkatuak izandako harrera ona ikusita. Kooperatibak, aurten, aldi baterako supermerkatuaren (PopUp Store) neurria bikoiztu du, jaialdira bertaratzen direnei nahiz kanpinlariei beharrezko guztia eskaintzeko. Saltokia frankizia erregimenean kudeatzen da, eta guztira 27 pertsonako plantilla du.

Eroskik dendaren formatu berriak merkaturatzeko berrikuntzaren alde egiten du, eta pasa den urtean lehenengoak izan ginen Espainiako musika jaialdi batean supermerkatu bat irekitzen. Ekimenaren arrakasta ikusita, aurten espazioa bikoiztu dugu (guztira 300 metro koadro), eta beste kutxazain bat gaineratu dugu, bezeroei zerbitzu hobea emateko” adierazi du Enrique Martínez Eroskiren Frankizien arduradunak. Bilbao BBK Liven aurreko edizioan 120.000 pertsona izan ziren, horietatik 15.000 kanpalekuaren guneko kanpinlariak.

"Jendeari ahalik eta zerbitzu onena ematea da jaialdi baten erronka handienetako bat. Eroskirekin hainbat aurrerapauso eta berrikuntza egitea lortu dugu Bilbao BBK Liven supermerkatua jartzeari esker. Hala, nabarmen hobetu da kanpinera etorri direnen esperientzia. Hain justu horri esker lortu dugu Kanpatzeko Espainiako Lekurik Onenaren Saria FEST Sarien (Jaialdietako Sari Nazionalak) aurreko edizioan”, azaldu du Alfonso Santiago BBK Live jaialdiko zuzendariak.

Saltokiak uztailaren 8an ireki zituen ateak, hau da, jaialdia hasi aurreko egunean, eta etengabe ematen du zerbitzua, hilaren 12ra arte, hots, kanpalekuan egoteko azken egunera arte. Lokalak 300 erreferentzia baino gehiago ditu: elikagaiak, produktu freskoak, drogeria, bazarra, izozkiak eta okintzako produktuak. “Aurten gure presentzia areagotu dugu produktu gehiago eskainiz: fruta zatikatua, zuku naturalak eta smoothieak edota ogi egin berria” zehaztu du Enrique Martínezek. Kobetamendiko jaialdira bertaratzen direnek askotariko produktuak aurkitu ahal izango dituzte jai esparrutik atera gabe, hala nola: gosaltzeko produktuak, esnea, galletak edo zerealak eta jogurtak, entsaladak, izozkiak, fruta, snackak, edariak, hestebeteak edo higiene pertsonalerako produktuak, erabili eta botatzeko platerak eta mahai-tresnak, linternak edota zirak eta lo egiteko zakuak”. Edari hotzak ere eskainiko ditu supermerkatuak.

Musika jaialdietan ere elikadura osasungarria

Eroskik aurten presentzia handiagoa du; izan ere, berariaz postu bat jarri du bertaratzen direnei fruta zatikatua, zuku naturalak eta smoothieak (frutaz eta esnekiez eginiko irabiakiak) eskaintzeko. Elikadura osasungarriaren aldeko apustua da, nagusiki sasoiko produktuen kontsumoan oinarritutakoa. Zurekin esloganaren ezaugarri bereizleetako bat da, eta kooperatibak horrekin ikusten du bere burua identifikatuta.

Banaketa komertziala