Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Eroskik nazioarteko "Salute to Excellence Awards" saria lortu du
Eroskik hamar sari jaso ditu Salute to Excellence Awards nazioarteko sarien azken lehiaketan; orain berriki banatu ditu Private Label Manufacturers Associationek Amsterdamen. Zehazki, bere elikagai produktuetako bost saritu dituzte, beste hiru elikaduraren arlokoak ez direnak eta bi ardo; hortaz, Eroski izan da aurten Europako txikizkako sari gehien jaso dituena.
Hauek dira saria atera duten Eroskiren produktuak: Eroski SeleQtiaren espezialitateko galleta sorta; Eroski SeleQtia pikillo piper konfitatuak; osagaien arloan, Aurum-Radler %0,0 garagardoa edari gabeko alkoholetan, Eroskiren arto opiltxo kinoadunak zizka-mizka osasungarrien kategorian eta barazki errez eginiko Eroski SeleQtiaren pizza izoztua pizzen kategorian. Sari horietaz gain, elikaduraren arloan Setien La Mancharen 2014ko ardo ondua eta Rueda jatorri izena duen YELAren 2013ko verdejo motako ardo zuria, ardo berezien kategorian. Elikaduraren arlokoak ez direnetan, berriz: Flash Belle tratamendu kontzentratua saritu dute ilea zaintzeko produktuen kategorian; Eroskiren stick arnica eta harpagofito errezetarik gabeko eta osasunerako produktuen kategorian; eta Eroskiren lixiba efektua egiten duten pastillak etxea garbitzeko produktuenean.
Salute to Excellende Awards sariek bikaintasuna aitortzen dute banatzaileen markako produktuaren zenbait alderditan, hala nola kalitatean, berrikuntzan eta ontzian; horretarako, aurreko urtean sartuak izan behar dute Europa osoko supermerkatuetan, hipermerkatuetan, deskontu dendetan, drogerietan eta denda espezializatuetan. Aurtengo lehiaketan, 27 herrialdetako 83 txikizkakoren 700 produktu izan dira, bai elikaduraren arlokoak eta bai ez direnak.
Hautagaitzak ebaluatzeko, zenbait ezaugarritan erreparatu dira, zaporean, itxuran, ontzian, aurkezpenean, produktuaren kontzeptuan eta kalitate-prezio erlazioan. Sariak erabakitzeko, industriaren arloko adituak egon dira epaimahaian; besteren artean, sukaldariak, enologoak, garai bateko txikizkariak, akademikoak, nutrizionistak, kazetariak eta ontzien espezialistak.