Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik likidezia hartu du zorraren amortizazioari aurre egiteko
300 milioi euroko aktibo ez-estrategikoen desinbertsioarekin lotutako zor zatiaren amortizazioari aurre egiten ari da Eroski, GONURI HARIZARTEAN SL Higiezin Sozietatean zuen finantza inbertsioa berreskuratuta. Operazio horri gehitu behar zaio erdialde-hegoalde horretan dagoeneko egina zuen supermerkatu sailaren desinbertsio operazioa, 2015. urtean gauzatua.
Eroskik supermerkatu sail baten salmenta bururatu zuen erdialde-hegoaldean, 143 milioi eurotan
Aipatu Higiezinen Sozietateak, zeinetan Eroski %45en jabe den, higiezin aktibo sail bat saldu berri du 358 milioi eurotan. Operazio horri esker, Eroskik sozietate horretan zuen finantza inbertsioa berreskuratu du, eta horrek likidezia bolumen esanguratsua ematen dio, zeina zor finantzarioaren amortizaziorako erabiliko duen.
Eroskiko finantza zuzendari Jose Ramon Anduagak oso baikortzat jo du GONURI HARIZARTEANek higiezin aktiboak saltzeko egin duen operazioa, noiz eta Espainian higiezinen merkatuak jarduera bolumenaren zati inportante bat berreskuratu duen honetan. "Higiezin sozietateetako inbertsio finantzarioetatik itzuli zaigunari esker, bermeekin egin ahal izango diegu aurre finantza berregituratzeko akordioan bankuarekin hartutako konpromisoei", esan du Anduagak amaitzeko.
Iaz, gainera, Eroskik supermerkatu sail baten salmenta bururatu zuen erdialde-hegoaldean, 143 milioi eurotan. Operazio horren helburua zera zen, zor finantzarioa gutxitzea eta Taldearen errentagarritasun globala hobetzea, konpainiaren batez bestekotik beherako efizientzia zuten ratioetako aktiboak bereizita. Operazio horiekin, konpainia ari da Plan Estrategikoa betetzen, non indarguneetan gehiago oinarritzen den eta errentagarriagoa den Taldea lortzea bilatzen duen.