Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk lehen Lean & Green izarra lortu du bere CO₂ emisioak gutxitzeagatik
AECOC Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak Lean & Green izarra eman dio lehenengoz EROSKIri garraio eta logistika prozesuetan helburua gainditzeagatik, hau da, CO2 emisioak %20 gutxitzea. EROSKI, hala, %25era iritsita, iragarritakoa gainditu ez ezik, soilik 4 urte behar izan ditu, Lean&Greenek saritutako 2018ko planak 5 urteko epea bazekarren ere.
EROSKIk, kontsumoaren sektoreko beste 18 enpresarekin batera, Lean & Greenen lidergoa du, Europako lankidetza plataformarik handiena, bereziki bideratua hornidura kateari loturiko emisioak gutxitzeko. Nazioarteko eta lanbide arteko ekimen bat da, helburu duena enpresei laguntzea berotegi efektuko gasak gutxitzen; horrekin batera, asmoa da helburu zenbakarri bat iristen laguntzea eta beste enpresa batzuekin maila nazionalean bezala Europa mailan lankidetzan aritzea, baita jardunbide onak partekatzea ere, eta iraunkortasunaren erreferente izatea, segimendu sistema garden eta jarraitzeko moduko baten bidez.
Parisko Hitzarmenean zehazturiko helburuekin lerrokatuta dago ekimena, 2050erako karbono emisio neutroak lortzeko. Lean & Green programaren egiturak bost maila ditu, karbono emisioak gutxitzeko helburu zenbakarriekin.
"Logistikak ere gure lan eta kontrol prozedurak indartzen eta eguneratzen lagundu dezake eta lagundu behar du non ingurumena aintzat hartzen baita Osasun eta Iraunkortasun konpromisoak betetzeko orduan", esan du EROSKIren Operazioetako zuzendariak, Alberto Madariagak. "Lean & Green ekimena ezin hobe ezkontzen da erakundearen helburuarekin; hau da, berotegi efektuko gasen emisioa gutxitzea. Azken urte hauetan logistikaren eremuan emisioak %20 jaitsita, orain errazago lortuko dugu 2025erako %25 jaisteko helburu globala".
Logistika eraginkorragoa, nola ari gara lortzen?
"Lau urte honetan bakarrik, EROSKIk %25 baino gehiago murriztu ditu bere jarduera logistikoaren emisioak; horrek esan nahi du 25.800 tona CO2 baino gehiago saihestu dituela nola eta bere garraio eredu berrian egindako ekintzei esker; izan ere, eraginkortasunean eta iraunkortasunean jarri du ardatza", azaldu du Madariagak.
Ekintza bat baino gehiago jarri dira martxan, markaturiko helburuak erdiesteko. "Ibilgailu berriak erosi ditugu (gasezko ibilgailuak, megakamioiak, flota berritzeak...) eta lan prozedura berrietan murgilduta gaude eraginkortasuna hobetzeko, betetzeak handitzeko eta hutseko bidaiak gutxitzeko", azaldu du EROSKIren operazioetako zuzendariak.
Plataforma iraunkorragoak
"Gure prozesu logistikoetako eraginkortasun energetikoa plataformei lotua dago: eraikuntza iraunkor baten alde egin dugu, eta energia aldetik eraginkorragoak diren ekipoekin hornitu; hala, ingurumenean egiten duten inpaktua txikiagoa da. Esaterako, LED argiztapena jarri dugu, mugimendu detektagailuak, tenperaturaren robotak, kutsatzen ez duten hozte gasak eta argi naturalaren aprobetxamendua, plataformen eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Gainera, gure helburua da energia berdea erostea; gaur egun gure plataformen %20tan darabilgu dagoeneko. Bestalde, hondakinak kudeatzeko ereduan, ekonomia zirkularraren printzipioak darabiltzagu", esan du Alberto Madariagak.
EROSKI, hondakinak alferrik ez galtzeko konpromisoa zintzo betez, lanean ari da sortzen dituen hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko, birziklatzeko edo saihestu ezin diren hondakinak berriz baloratzeko. Horretarako, 46 milioi ontzi logistiko berrerabiltzen ditu urtean bere plataformetan, eta sortzen dituen hondakinak birziklatzen direla bermatzen du alderantzizko logistikaren eta gestore baimenduen bidez.