Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk LEAN & GREEN saria irabazi du, CO₂ gutxiago igortzeko
EROSKIk LEAN & GREEN proiektuko saria irabazi du AECOC Ekoizleen eta Banatzaileen Elkartearen eskutik. Ziurtagiri horrekin, EROSKI Taldea liderra izango da LEAN & GREEN plataforman, kontsumoaren sektoreko beste hamabost enpresarekin.
LEAN & GREEN proiektuaren helburua da konpainia liderren sare bat eratzea iraunkortasun logistikaren alorrean, zertarako eta aurrezpen gaitasuna handitzeko eta CO₂ emisioak %20 behintzat gutxitzeko 5 urtean. Sari horrekin, EROSKIk erakusten du 2015 eta 2020 artean ehuneko hori gutxitzeko ekintza plana aurkeztu duela. Europan LEAN & GREEN dago kolaborazio plataformarik handiena, bereziki horniketa-kateko emisioak gutxitzeko bideratua. Nazioarteko eta lanbide arteko ekimen bat da, helburu duena enpresei laguntzea berotegi efektuko gasak gutxitzen; horrekin batera, asmoa da helburu zenbatgarri bat iristen laguntzea eta beste enpresa batzuekin maila nazionalean bezala Europa mailan lankidetzan aritzea; orobat, jardunbide onak partekatzea, eta iraunkortasunaren erreferente izatea, segimendu sistema garden eta jarraitzeko moduko baten bidez.
"Logistikaren eremukook eta EROSKI Talde osoak uste dugu bost urtean igorpenak %20 gutxitzearekin batera, gure lan eta kontrol prozedurak sendotzen eta gaurkotzen ditugula ingurumena ardatz harturik gure Osasunaren eta Iraunkortasunaren aldeko Konpromiso berrituak betetzeko orduan", esan du EROSKIko operazio zuzendariak, Alberto Madariagak. "Lean & Green ekimena ezin hobe ezkontzen da erakundearen helburuarekin; hau da, berotegi efektuko gasen emisioa gutxitzea. Bost urtean logistikaren eremuan emisioak %20 jaitsiz gero, errazago lortuko dugu 2025erako %25 jaisteko helburu globala".
AECOCek, berriz, EROSKI zoriondu du "konpromiso sendoa agertu duelako garapen eredu iraunkor baten alde, eta, orobat, berotegi efektuko gasen emisioak neurtzeko eta gutxitzeko planak eginak dituzten enpresen buruzagitza hartu duelako", esan du erakundeko zuzendari nagusiak, Jose M. Bonmatik.
Logistika efizienteagoa
Joan deneko bi urtean ari da EROSKI neurriak hartzen. "2017ra arte harturiko neurriekin, %12,94 gutxitu dugu CO₂ kopurua. Horretarako, berrantolaketak egin behar izan ditugu Erdialdeko, Hegoaldeko eta Iparraldeko plataformetan, Freskoen eta Elikagaien ibilbideak integratu ditugu eta eskifaian gehien kutsatzen zuten ibilgailuak kendu egin ditugu", azaldu du kooperatibako operazio zuzendariak.