Eroskik laurden batera murriztu ditu galerak eta aurten irabazkiak ikusten hasiko dela espero du

Banaketa jardueraren emaitza operatiboa %15 hobetu da, eta 107,4 milioi eurotara iritsi da.
Card image cap
2016/05/25

Eroski Taldeak bere kontuak itxi zituen 2016ko urtarrilaren 31n, eta azkenean, %78 hobetu ditu; hala, 61 milioiko emaitza negatiboa geratu da, aurreko urteko emaitza negatiboaren laurdena baino txikiagoa. Ezohiko narriadurek eraginda, Eroskik 242 milioi euroko hornidurak egin ditu aktibo materialetan, ez-materialetan eta higiezinetan, eta, hala, 2015. urtearekin, amaitutzat jo ditu saneamendu operazioak; horrek onuren bidean jarriko du konpainia ondoko urteetan.

Taldearen etorkizuneko banaketa jardueraren eremuan, emaitza operatiboa 107,4 milioi eurora iritsi da.

Datuak kontuan hartuta, 0,28 puntu hobetu du salmenten gaineko ratioa, eta %2,03ra iritsi da. Horrek berretsi egiten du konpainia bultzatzen ari den Zurekin eredu komertzialaren arrakasta eta balio katearen efizientzian izan den hobekuntza.

Fakturazioari eutsi egin zaio, 6.058 milioi eurotan, noiz eta elikagaien merkatuan ia hazkunderik izan ez eta erregaiaren salmenta deflazio gogor batean sartu den honetan. Salmentak egonkor daude denden birmoldaketengatik —izan ere eraldatutako denda bakoitzeko %7 igotzen baitira salmentak batez beste—, kontsumitzaileek Eroski Klubaren programari harrera bikaina egin diotelako eta frankizia denden sarea asko hedatu delako.

Taldeak bezeroarekin lotura duten programak garatzearen alde egin duen apustu globalak 212 milioi eurotara igo du aurrezpen transferentzia, eskaintzen eta promozioen bidez, zeinak gero eta pertsonalagoak baitira Eroskiren, Caprabo, IF eta Forum Sporten txartelen bitartez.

Ebitdari dagokionez, 240 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtekoa baino %2 goragoa; horrek erakusten du Eroski Taldearen jarduera komertziala sendoa dela. Iaz, Eroskik 86 milioi eurotan amortizatu zuen zor finantzarioa.

 

 

EROSKI TALDEAREN USTIAPEN KONTU KONTSOLIDATUETATIK ateratako datuak

Milioi eurotan

 

 

2016/01/31

eb

 

 

SALMENTA GARBIA (BEZ GABE)

5.279,3

- %0,99

 

 

ETEKIN OPERATIBOA *

107,4

+%15%

 

 

AKTIBOEN NARRIADURAREN HORNIDURAK

-242,0

+ %28

 

 

JARDUERA JARRAITUEN EMAITZA

-12,7

- %94

 

 

JARDUERA EZ JARRAITUEN EMAITZA

-48,6

- %19

 

 

EKITALDIKO EMAITZA

-61,3

-%78

 

 

*       Merkataritza Funtsen eta Ezohiko Aktiboen narriaduraren aurretik eta Ibilgetuen salmenten emaitzaren aurretik.

Bestalde, Eroski Sozietate Kooperatiboak %1,6 hobetu zuen bere jarduera arruntaren emaitza, 86,9 milioi eurotara arte. Taldearen inbertsio finantzarioetako hornidura indartsuen ondorioz, kooperatibak 158 milioi eurotako emaitza negatiboa izan zuen guztira, aurreko urtean baino %27 hobeto. Kooperatibak 756 milioi eurotako ondasun garbiarekin amaitu du 2015a.

OHAR ARGIGARRIAK:

-      2015ean, erdialdeko eta hegoaldeko supermerkatu sail bat saldu da progresiboki. Jarduera hori urte horretan gauzatu bada ere, datu kontsolidatuetatik bereizita daude.

-      2015eko urteko kontuak aurkezteko orduan, kontuan izan da 2016. urte hasieran hipermerkatu sail bat saltzeko egindako akordioa. Operazio hori oraindik Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordearen ebazpenaren zain dago, baina balantzean, salmentarako aktibo gisa jasota dago.

Banaketa komertziala