Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
EROSKIk lankidetza hitzarmena sinatu du Euskadi Fundazioarekin
EROSKI eta Euskadi Txirrindulari Fundazioak hitzarmen bat izenpetu dute EROSKI fundazioaren hornitzaile ofiziala izan dadin. Elikadura beharretara egokitutako hornidura poltsak emango dizkie UCI Pro Team mailako Euskaltel-Euskadi taldeari; UCI Women's Continental World Team mailako Laboral Kutxari; eta Laboral Kutxaren beraren 23 urtez azpikoenari. Baita fundazioak familiekin egiten dituen jardueretan ere.
Hitzarmenaren helburua da euskal txirrindularitza sustatzea, bultzatzea, zabaltzea eta garatzea. "EROSKIk ohitura osasungarriak sustatzen ditu ekimen ugariren bitartez. Zalantzarik gabe, kirol jardueraren onurak ohitura horien parte dira; hori dela eta, Euskadi Fundazioari lagundu nahi izan diogu profesional zein amateur arloan, Euskaltel-Euskadik etorkizun hurbilean duen hitzordutik hasita: Euskal Herriko Itzulia", adierazi du Komunikazio eta Harreman Korporatiboetako zuzendariak, Mikel Larreak.
"Guretzat harrotzeko modukoa da Eroskik gure filosofiarekin eta proiektuarekin bat egitea, gure txirrindularien osasunerako elikagai espezifikoen hornitzaile izanez. Fundazioarentzat, funtsezkoa da enpresa kolaboratzaileen sarea ehuntzen jarraitzea, eta, gainera, hurbileko enpresak badira, Euskal Herrian errotuta daudenak, hainbat hobe. Eta are garrantzitsuagoa dena, pizgarri bat da gure kirol eta gizarte proiektua garatzen jarraitzeko, txirrindularitza zabaltzeko ahaleginean jarraitzeko", esan du Euskadi Fundazioko manager nagusiak, Jesus Ezkurdiak.
Ikus-entzunezko pieza
Gipuzkoako Shernan agentziak ikus-entzunezko pieza bat sortu du,
zeinetan Euskadi Fundazioko zenbait txirrindularik parte hartu baitute;
horren bitartez, asteburuz asteburu errepideak betez jendeak
txirrindularitzaren alde erakusten duen grina islatu nahi izan da.