Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Eroskik kanpaina bat aktibatu du Marokoko lurrikaran kaltetu direnei laguntzeko
Eroskik larrialdietarako laguntza kanpaina bat jarri du abian bere sare osoan, Marraketx-eko eskualdea jo duen lurrikara suntsitzailean kaltetu direnei laguntzeko. Bezeroek borondatezko dohaintza bat egin dezakete ordainlekuetatik igarotzean nahi duten kopurua emanda.
Eroskik eta haren bezeroek emandako guztia Gurutze Gorriak bideratuko du, eta Marokoko Ilargi Gorriaren eskura jarriko du kaltedun suertatu direnei laguntzeko, nola eta lehen mailako premia duten artikuluak bidalita eta diruz lagunduta. Ilargi Gorriko taldeak berehala hedatu ziren eskualdean, eta Nazioarteko Federazioekin eta tokiko agintariekin estuki koordinatuta ari dira, kaltedunei laguntzeko eta erreskate zereginetan parte hartzeko, aurreneko orduak giltzarriak izaten baitira erreskateak egiteko.
Agintarien arabera, 6,8 graduko magnitudeko lurrikara izan da, eta dagoeneko 2.900 lagun baino gehiago daude hilak, eta beste 5.500 lagun zaurituta. Erreskate taldeak eta Marokoko Indar Armatuek jarraitzen dute bizirik egon daitezkeenak bilatzen lurrikarak eraitsitako etxe hondakinen artean, hirurogei urtean izan den hilgarriena.
"Hondamendi honetan larrialdiko laguntza baten premia dagoela eta, gure bezeroei aukera eman nahi diegu urgentziaz lagundu nahi badute. Emandakoa Eroskik berak jarriko duenari batuko zaio. Dohaintza ordainlekuetan egin behar da, eta kontsumitzaileek erabakitzen dute zenbat eman. Horrelako kanpainak oso garrantzitsuak dira gehien behar den tokira iristeko eta ahalik eta lasterrena iristeko. Seguru gaude kontsumitzaileek erantzungo diotela deialdi honi ere", esan du Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
"Eremu horretan joan deneko urte sail batean izan den lurrikararik indartsuena izan dute. Eroski eta haren bezeroak beti egon ohi dira ondoan horrelako larrialdietan, eta horrek laguntzen digu lanean jarraitzeko gehien behar duenaren alde, nonahi eta noiznahi", adierazi du Jaime Gregorik, Espainiako Gurutze Gorriko Funtsen, Enpresekiko Aliantzen eta Erantzukizun Sozialen zuzendariak.
Dendetan bezeroek emandakoari esker bildutakoaz gain, EROSKIk ekarpen gehigarri bat egingo du; hala, urtero gizarteko kausen alde ematen dituen hamar milioi euroei batuko die kopuru hori
Eroskik, bezeroekin batera, milioi erdi eurotik gorako dohaintzak egin ditu hondamendi naturalengatik eta kausa humanitarioengatik kaltetu direnei laguntzeko aktibatu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010 eta 2016), Lorca - Murtziarako (2011), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015), Siriarako (2015), Mallorcarako (2018) Palmarako (2020) eta Ukrainako krisirako (2022). Turkiako eta Siriako lurrikaran kaltedun suertatu ziren herritarrentzat izan zen azkena.