Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskik kanpaina bat aktibatu du Ukrainako krisiak jotako herritarrei laguntzeko
EROSKIk martxan jarri du martxoaren 1ean, bere denda sare osoan, larrialdiko kanpaina bat Ukrainan kaltedun suertatu direnei laguntza emateko. Saltoki guztietan, bezeroek dohaintza egin ahalko dute ordainlekuetatik pasatzean.
EROSKIk eta bezeroek emandako guztia herritar kaltetuentzat bideratuko dute UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren bitartez, Ukrainako haurrak eta haien familiak artatzen ari baitira herrialdearen ekialdean (Donetsken eta Lugansken) 2014an gatazka piztu zenetik.
Gaur egun, arriskuan dago 7,5 milioi haurren bizitza eta ongizatea, eta beharrak biderkatu egin dira herrialde osoan. NBEk kalkulatzen du bost bat milioi errefuxiatutara iritsiko direla.
UNICEFek, nazioarteko beste erakunde humanitario batzuekin eta herrialdeko agintariekin koordinatuta, lanean ari da premiaz zabaltzeko laguntza humanitariorako programak Ukraina osora eta harrera egiten ari diren herrialdeetara. Hor sartzen dira edateko ura eta oinarrizko osasun, higiene eta hezkuntza hornidurarako erreserbak eta, horretaz gainera, haurrentzako eta haien familientzako arreta psikosoziala.
"Ukrainako krisia dela medio sortu den laguntza premiak behartu gaitu beste aldera ez begiratzera eta gure bezeroei laguntza premiaz bideratzeko modua ematera. Dohaintza ordainlekuetan egin behar da, eta kontsumitzaileek erabakitzen dute zenbat eman. Horrelako kanpainak oso inportanteak dira gehien behar den tokira iristeko eta ahalik eta lasterrena iristeko. Seguru gaude kontsumitzaileak beste behin agertuko duela deialdiaren aldeko konpromisoa", esan du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
"Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri beste behin berehala eman digulako laguntza haurrik zaurgarrienei laguntzeko oinarrizko zerbitzuekin eta produktuekin. UNICEFek su etena eskatzen jarraitzen du, eta haur guzti-guztiak babesteko betebeharraren alde egin dezatela alde guztiek". Marta Lopez Fesserren adierazpenak, UNICEFek Espainian duen Batzordean Aliantza Korporatiboen arduraduna bera.
Dendetan bezeroek emandakoari esker bildutakoaz gain, EROSKIk ekarpen gehigarri bat egingo du; hala, urtero elkartasun kausen alde ematen dituen zazpi milioi euroei batuko die kopuru hori.
EROSKI eta EROSKI Fundazioa, bezeroekin batera, milioi erdi eurotik gorako dohaintzak egin dituzte hondamendi naturalengatik eta kausa humanitarioengatik kaltetu direnei laguntzeko aktibatu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010 eta 2016), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015), Siriarako (2015), Mallorcarako (2018), Palmarako (2020) eta oraingo honetan, Ukrainako krisirako.