Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskik hitzarmen bat sinatu du 20 euskal erlezainekin
Eroski lore anitzeko ezti berria saltzen hasi da, "SeleQtia" gourmet produktuen markarekin; Euskal Autonomia Erkidegoko erlauntzetatik biltzen da ezti hori, eta Eusko Label ziurtagiria du. Horretarako, hitzarmena egin dute Eroski kooperatibak eta EAEko hogei erlezainek, zeinak Eztiko profesionalen elkartean eta Giez-Berri sozietate ontziratzailean bilduta baitaude.
"Eroskik alternatiba berriak eskaintzen dizkio kontsumitzaileari, elikadura osasungarria eta iraunkorra eraman dezan. Ezagutuak gara liderrak garelako tokiko produktuen salmentan", esan du Eroskiren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak. "Hain zuzen, merkaturatze berri onekin, kontsumitzaileari eskura jarriko diogu janari natural-natural bat; gainera, hura kontsumituta, laguntzen ariko gara gure ingurumenari eta gure paisaien kalitateari".
Eroski SeleQtia-Eztiona markako ezti hau ekoizteko, zorrotz bete dira Eusko Label ziurtagiriak eskatzen dituen ekoizpen eta ontziratze baldintza guztiak, hasi erlauntzen kokapen eta identifikaziotik eta segi azken produktuaren etiketatzeraino, betiere egoki zainduta erlezaintzako manera onak eta eztia erauzteko eta ontziratzeko era.
Gainera, Eroski SeleQtia-Eztiona marka berriari balorazio ona eman diote dastatzeetan adituak diren profesionalek, eta Basque Culinary Centerren bermea du. Zientzia Gastronomikoen Fakultate horretan egindako dastatzeetan, zenbait ezaugarri jasotzen dituzte chefek, hala nola itxura, testura, zaporea eta urrina.
Eroski SeleQtia-Eztiona markako ezti berri honek Eusko Label ziurtagiria du, eta Eztiko profesionalen elkarteko erlauntzetatik dator, zeinak hogei euskal erlezain biltzen baititu. Giez Berri elkarte ontziratzailearen laguntza du kooperatiba horrek, eta bakarra da, Eusko Label ezti ziurtagiriduna ontzira dezakeena.
"Eusko Labela duen Eroski SeleQtia-Eztionaren lore anitzeko ezti berri hau abarasketatik erauzteko, ohiko prozesua erabiltzen da, hau da, zentrifugatzea, eta bere hartan ontziratzen da, pasteurizatu eta berotu gabe eta polena igarotzeko modua ematen duten iragazkietatik iragazita. Horrela, nutrizio osagaiak bere horretan gordetzen ditu, eta testura krematsuak eta aparteko aroma eta zaporeak izaera berezia ematen diote", esan du Eztiko profesionalen elkarteko presidenteak, Alfredo Garcia Llarenak.
EuskoLabel eztiaren salmenta igo egin da Eroskiren dendetan
Eroskik nabarmenki gehiago merkaturatu zuen iaz Eusko Label ezti ziurtagiridunetik, 13.000 kilotik gora bai. Urte horretako Eusko Label ezti ekoizpen osoaren %30 baino gehiago da kopuru hori.