Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik hiru sari eskuratu ditu Urteko Merkataritza sarietan
EROSKIk hiru sari atera ditu 2022-2023ko Urteko Merkataritza Sarien hamabigarren aldian. Sariak zehazki izan dira online merkataritzan, hurbileko supermerkatuetan eta frankizietan. Aitorpenok kontsumitzaileek egin dituzte kontsumitzaileen Espainiako lehiaketarik handienean eta retail-aren sektorean egiten den merkatu azterketarik handienetako batean.
Urteko WebShop saria
Seigarrenez jarraian, EROSKIren Interneteko dendak jaso du urteko WebShop saria online supermerkatuen kategorian. Bozketan, honelako aldaerak baloratu dituzte kontsumitzaileek: kalitate-prezio erlazioa, produktu sortaren ugaritasuna, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak eramateko zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, ordaintzeko erak eta erabiltzailearen esperientzia.
EROSKI online supermerkatuak 15.000 erreferentzia baino gehiago ditu elikagaietan eta freskoetan, eta hemendik aurrera elikadura arlokoak ez diren beste 4.000 erreferentzia izango ditu (bazarra, etxetresna elektrikoak eta ehunak), ziurtatzeko bezeroen beharrak ahalik eta gehiena estalita daudela erosketa egiten dutenean. Online supermerkatua mundu fisikoan dauden abantaila komertzialak aurkezten dituen zerbitzu bat da; erosketa esperientzia uniforme bat bermatzen du kanalen artean, eta online erosketa doan eta berehala jasotzeko posibilitatea ematen du.
Sariok aitorpen bat egiten diete Zurekin eredu komertzialaren ardatz nagusiei, zeinaren ezaugarri baitira tokiko eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustua, elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren sustapena
"3.500 bezerori egin diegun barne inkesta baten datuen arabera, kontsumitzaileek helarazi digute gure zerbitzuaren omnikanalitatea balioesten dutela denda fisikoko erosketa guztiak klik bakarrean dituztelako eta online erosketa lasterra egin dezaketelako, baita eskariak doan eta berehala jasotzeko gure sare zabalagatik ere. Era berean, aurrezteko erraztasuna estimatzen dute, eskaintzan dauden produktuak berehala aurki baititzakete eta elkarrekin konbinatu. Orobat balioesten dute eskariak banatzen dituztenen puntualtasuna eta tratua, goizeko ordubietan erosketak egiteko posibilitatea eta zerbitzua hurrengo egunean jasotzekoa eta aurretik abisatzea hutsegiterik eta ordezkapenik baldin badago", esan du EROSKIren Online negozioaren zuzendariak, Mari Mar Escrigek.
Supermerkaturik onena hurbileko supermerkatuetan eta frankizia arloan
EROSKI da, era berean, kontsumitzaileen proposamenik onena 'Hurbileko Supermerkatuen' eta 'Frankizia supermerkatuen' kategorietan.
"Sari hirukoitz horrek berretsi egiten du kontsumitzaileek bere osoan estimatzen dutela guztitarako kanalekin egiten dugun proposamena, gaur egun dituen premiak estalita ikusten baitituzte kanal eta formatu guztietan. Izan ere, EROSKIn, egunero berritzen dugu, bezeroarekin dugun harremana hobetzen joateko eta proposamen erakargarri eta pertsonalizatu bat egiteko", esan du EROSKIren Supermerkatuen ta Prozesuen arloko zuzendariak, Alberto Madariagak.
Sariok aitorpen bat egiten diete Zurekin eredu komertzialaren ardatz nagusiei, zeinaren ezaugarri baitira tokiko eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustua, elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren sustapena, arreta pertsonalizatua, eguneroko erosketako aurrezpen forma berriak eta jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko berrikuntza teknologikoak.
EROSKI frankizian ere eredu komertzial hori ezartzen dute, zeinak EROSKIren denda propioen ezaugarri, aurrerapen eta abantaila guztiak baitakartza. Formatu komertzial bat baino gehiago ditu; nabarmentzekoak, batetik, EROSKI City, 250-400 metro koadroko hurbileko supermerkatuetarako —elikagaien arloko sorta zabala, freskoak zerbitzu librean eta arreta pertsonala eskaintzen dituena—, eta, bestetik, EROSKI Rapid, 150 metro koadroko formatu ultra hurbila eta komenentziakoa —erosketa eroso, laster eta oso bat egitea posible egiten duena eta ia edozein kokapenetara egokitzeko gaitasuna duena (hiriak, gasolindegiak, unibertsitateak, zona turistikoak, hondartzak...)—.