Eroskik etapa berri bati ekin dio eta 2.000 bazkide gehitzea espero du bost urtetan

240 milioi euro inbertituko ditu 2021-2024 Plan estrategikoan, beste 300 denda irekitzeko eta bere sarea eraldatzeko; horrekin, iparraldean duen posizioa sendotu nahi du.
Card image cap
Ordezkarien Batzar Nagusiak, kooperatibaren erabaki organo gorenak, 250 langile bazkide eta 250 kontsumitzaile bazkide deitu ditu bilkurara.
2021/06/17

2020an amaiera eman dio 2008an abiaturiko etapari

Agustin Markaide lehendakariak ekitaldian erdietsitako helburuak errepasatu ditu, eta nabarmendu du orain hamabi urte abiaturiko birdimentsio eta berrikuntza aldia itxi dutela.

Markaidek gogorarazi du "2020a ezohiko urtea izan dela. Batik bat, COVIDaren ondorioz, baina baita Eroskik ezohiko baldintza horietan bete duen zereginagatik ere". Taldeak 2020an hamabi urte honetako etekin operatiborik handiena izan du, 252 milioi eurotaraino iritsi arte. Eroskiren Batzar Nagusiak onartu egin ditu bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai Eroski taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2020. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere.

"Urteak daramatzagu pixkanaka hobetzen, erresistentzia- eta eraldaketa-planen ondorioz. Ondorioz, gure negozioaren neurriak aldatu dira, eta erakargarritasuna eta lehiakortasuna hobetu dira".

"Etapa hau gainditu badugu, ahaleginaren, elkartasunaren eta sakrifizioaren kultura kooperatiboari esker gainditu dugu. Etapa hau amaitzen ari da, eta indartuta atera gara, edozein gorabeherari modu hobean erantzuteko moduan", esan du lehendakariak.

Emaitza negatiboen banaketa: Erreserba Negatibo Indibidualizatuaren sorrera 5 urtean konpentsagarria

EROSKI_Asamblea General (1).jpg

Eroskik emaitza negatiboak banatzeko aurrez hartu izan dituen irizpideei jarraituz, kooperatibako bazkideek iazko ekitaldia onartu dute Nahitaezko Erreserba Funtsaren, Borondatezko Erreserba Funtsaren eta bazkide bakoitzaren Erreserba Negatibo Indibidualizatuaren kargura. 2020ko ENIak 250 milioiko saldoa du, eta konpentsatu ahal da datozen bost urteetako etekinekin, aurreko ekitaldietan gertatu den bezalatsu. Hori guztia kooperatibaren estatutuetan ezarria dagoenarekin bat etorriz.

Etapa berria, 2.000 bazkide berrirekin eta 300 denda berrirekin posizioa indartzeko

Eroskiko zuzendaritza nagusia, Rosa Carabel, bazkideei zuzendu zaie hauxe gogorarazteko: "Azken urteetan lorturiko guztia lortuta, berretsi egiten da zein garrantzitsuak diren bazkide langileak eta kontsumo bazkideak. Eroskik iraganean baino mugapen txikiagoarekin abiatuko du etapa berria, baina betiere enpresa kooperatiboarekin dugun konpromisoan jarrita ardatza, xedea izanik bazkideen eta gizartearen aldeko eraldaketan eragile aktibo izatea".

Eroskik iragarri duenez, 2.000 lagun inguru gehiago nahi ditu kooperatibako bazkideetan datozen bost urteetan. 

"Kooperatibara jende berria sartzea lehentasunezko helburu soziala da", esan du Rosa Carabelek.

Era berean, Eroskiren asmoa da denda gehiago irekitzea (300 inguru) eta sarea eraldatzen jarraitzea. Horretarako, 420 milioi euro inbertituko ditu 2021-2024 Plan Estrategikoan. Carabelek azaldu duenez, "gizartea eta kontsumitzailea bizkor aldatzen ari dira, eta saltzaileok haien neurriko erantzunak eman behar dizkiegu, iraganetik bestelakoak izango diren erantzunak. Eroskiren eredu komertzial berriek apustu argia egingo dute tokiko produktuen, produktu osasungarrien eta produktu iraunkorren alde".

Aurrez kontsumitzaileen eta bazkide langileen partaidetza prozesu zabala

EROSKI_Asamblea General 3 (1).jpg

Arratsalde honetako batzarrean, Eroskiko Bazkide Langileek eta Bazkide Kontsumitzaileek egindako prozesu parte hartzaile zabal bat amaitu da, zeina, bere antolamenduan, COVID-19ari aurre hartzeko segurtasun neurriek baldintzatua egon baita, eta guztira 30 prestakuntza batzar egin dituzte 135 puntutan konexio digitalak eginez.

Eroskiren Kontseilu Errektoreko presidenteak, Leire Mugerzak, hauxe gogorarazi du: "Gure printzipio kooperatiboak dira elkartasuna eta kooperazioa, eta inoiz baino indar handiagoa hartu dute gure jardueran eta gure pertsonengan pandemiak markatutako urte horretan; hain zuzen ere, gizartearentzako unerik zailenetan eta gehien behar izan duenean. Izan ere, gure erakundearen berezitasunari esker, indartsu heldu diogu ezjakintasunezko egoera honi, eta gure eginahala kolektibotasunaren mesedetan jarri dugu. Harro egoteko modukoa da, proiektu hau osatzen duten guztiei eskerrak emateko modukoa, eta horrek datozen erronkei konfiantzaz heltzen lagundu behar digu". Era berean, Mugerzak kooperatibaren gobernantza eredua nabarmendu du: "Bazkide langileen eta bazkide kontsumitzaileen erabakimenak gure proiektuaren bidea markatu du, eta nolako eraginkortasuna duen eta nolako ekarpenak egiten dituen erakusten ari da; horri esker baita Eroski gaur egun erreferentziazkoa bere sektorean eta baitago gure erakundea elkartasunarekin eta gizarte ongizatearekin konprometituta".

Banaketa komertziala