Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik eta Save The Children erakundeek bat egin dute haurren pobreziari aurre egiteko
Hala, Eroskik eta Save the Childrenek bat egin dute haurren pobreziari aurre egiteko Espainian; zehazki, helburua da bazterketa jasateko arriskuan diren haurrek eskolako materiala izatea hurrengo ikasturtea hasten denean. Kanpaina abuztuan eta irailean egingo da.
“Kontsumo-kooperatiba bat gara, eta beraz, laguntzea gure DNAn txertatuta dago, gizartea orain bidezkoa, solidarioa eta iraunkorra izan dadin. Kanpaina honen bitartez, Save the Childrenen baliabideak sendotzen lagundu nahi dugu, baita eskolara joateko adina duten adingabeen arteko heziketa-berdintasuna ziurtatu ere”, aipatu du Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
“Eroskiren laguntza eta tankera horretakoak ezinbestekoak dira haur ahulenekin lan egiteko. Laguntza horren bidez, Espainian bazterketa jasateko arriskuan diren haurren bizitza hobetuko da, eta denek izango dute haien ahalmenak ahalik etagehien garatzeko aukera”, erantsi du Save the Childreneko zuzendari nagusiak, Andres Condek.
Diru-bilketa elkartasun-poltsaren bitartez
Kanpaina honetan, Eroskik Save the Children erakundeari emango dizkio elkartasun-poltsak saltzeak abuztuan eta irailean dakartzan irabaziak. Elkartasun-poltsa kooperatibaren supermerkatuetan eta hipermerkatuetan saltzen da, kutxetan.
Era berean, eskolako materiala biltzeko kanpaina egiten ari dira EAEko, Nafarroako, Kantabriako, Errioxako eta Burgosko ia hogei Eroski hipermerkatutan. Horren
baitan, kontsumitzaileek koadernoak, blokak, margoak, errotuladoreak eta idazteko materiala erosteko aukera dute, eta ondoren, Save the Children erakundeak haurren artean banatuko ditu, haurren pobreziari aurre egiteko programaren bitartez.
Krisi ekonomikoak eta gizarte-laguntzetan izandako murrizketek haurrei eragin diete gehien. Programa horren bidez, Save the Childrenek heziketaren alde dihardu, heziketa baita pobrezia transmititzeko zirkulua hausteko tresnarik eraginkorrena. Save the Children erakundeak heziketan laguntzen die estutasun larrian dauden haurrei, eta aisiako jarduerak antolatzen ditu, haur horiek eta haien senideek gainerakoen aukera berak izan ditzaten. Guztira, pobrezia-egoeran zeuden 8.027 haurrei eta 2.603 helduri lagundu zien 2015ean.
Eroskiri buruz
Eroskik hasiera-hasieratik antolatu izan ditu gizarte-ekintzako ekimen ugari, eta horietan, batik bat, bizi-ohitura osasungarriak, kontsumitzaileen prestakuntza, ingurumena babestea eta elkartasuna landu dira. Kanpaina honetan, biltzen denaz gainera, Eroskik ekarpen gehigarria egingo du.
Save the Childreni buruz
Save the Childrenek mundu osoko haurren eskubideak defendatzen dihardu, eta erakunde independente nagusia da arlo horretan. Izan ere, 120 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean: kideek bizitzak salbatzen dituzte, haurrak babesten dituzte, eta haien eskubideak defendatzen dituzte Nazio Batuen Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena oinarri hartuta.
Espainian, 20 urte baino gehiago daramatza haur ahulenei laguntzeko programak antolatzen, eta bereziki, pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrekin aritzen da lanean. Espainian egiten dituzten programen bidez, arreta integrala bideratzen dute haurrentzat eta haien senideentzat, egoera ekonomikoa edo gizarte-bazterketako egoera ez dadin muga izan haurrek beren eskubideak bete-betean gauzatzeko eta gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko.