Eroskik eta EP Bidcok Katalunian eta Balearretan duten aliantza formalizatu dute

Supratuc2020 elkartearen Administrazio Kontseilua eratu dute, eta Eroski Taldeak Katalunian eta Balearretan dituen negozioak bilduko ditu.
Card image cap
2021/09/08

Asteartean, irailak 7, formalizatu dute operazioaren izenpetzea; hala, EP Bidco sozietatea, EP Corporate Group txekiar taldea eta Patrik Tkač eslovakiar inbertsiogilea partaide direna, Supratuc2020 bazkide gisa txertatu da, zeinak Eroskiren Kataluniako eta Balearretako negozioak biltzen baititu; horretarako, martxoan egindako hitzarmeneko arau eta kontratu baimen guztiak gainditu dituzte.

Operazioa sinatuta, sozietatearen batzorde eratzailea egin dute, eta estatutuak onetsi dituzte. Era berean, Administrazio Kontseiluko kideak izendatu dituzte, presidente Eroskiko zuzendari korporatiboa izango delarik, hau da, Javier Amezaga. Organoan dira, hala berean, Rosa Carabel Eroskiko zuzendari nagusia, Marco Arcelli EP Global Commerceko CEOa eta Roman Šilha EP Global Commerceko Operazio Korporatiboen arloko eta VESA Equity Investmenteko zuzendaria.

Operazioa behin betiko gauzatzeak inbertsioak eta jarduera bultzatuko ditu Katalunian Caprabo markarekin eta Balearretan Eroski markarekin. Hitzarmenaren abiaburuan kudeaketa eta garapen plan bat dago, elkarrekin adostu dutena bi aldeek; hari esker, Eroski taldea sendotu egingo da merkatutetan, indartu egingo da haren posizio komertziala eta errentagarritasuna hobetuko da.

Javier Amezaga, director Corporativo de EROSKI.jpg

Javier Amezagak, Eroskiren zuzendari korporatiboa eta Supratuc2020ko presidente berriak aipatu du "gaur etapa berri bati ekin diogu, eta bide horretan gure bazkide berriaren konfiantza izango dugu. Hitzarmen honi esker, inbertsio gaitasun handiagoa izango dugu Kataluniako eta Balearretako negozioetan, eta kudeaketa eta garapen plan bat abiatuko dugu bi aldeek elkarrekin adostuta. Arrakastaz amaitu dugu gure proiekturako bazkiderik onena aurkitzeko prozesua", esan du  bera.

Supratuc2020ren gobernantza arautuko duen hitzarmenari esker, Eroski taldeak sozietatearen gaineko kontrola izaten jarraituko du, eta Supratuc2020 eta haren partizipatuek (Caprabo eta Cecosa Supermercados) osatutako azpitaldearen aktibo garbiak sendotzen. Transakzioak ez du eragin esanguratsurik izango Eroski Taldearen emaitza indibidualetan ezta kontsolidatuetan ere, taldearen Ondare Garbia indartuko da eta zor finantzarioa nabarmen murriztuko du.

Gaur egun, 2021eko abendurako kitatu beharreko zorra, 315 milioi eurokoa, erabat amortizatuta gelditu da, eta, gainera, 2024ko uztaileko kuotaren zati bat aurreratu ahal izan da.

Espero izatekoa da birfinantzaketa kontratuan datorrenaren gainerako amortizazioa mila milioi euroz azpitik gelditzea urte bukaerarako.

Javier Amezaga

(Santurtzi, 1967). Goi Industria ingeniaria Bilboko Eskolan eta Executive MBA Esaden. EROSKI taldeko kide da 1993tik, eta ibilbidea eremu logistikoan abiatu zuen, zeina 5 urtez zuzendu baitzuen. 2007tik 2010era, Javier Amezaga CAPRABOko zuzendari nagusi izan zen, eta berak eraman zuen lidergoa katea EROSKI taldean integratzeko. 2021eko otsailetik, taldearen zuzendari korporatiboa da; aurretik, hurrenez hurren, Zuzendaritza Nagusian eta Baliabideen Zuzendaritza Nagusian ibili da. Orain, Supratuc2020ko presidente izendatua izan da; kargu hori bera izan du 2013tik VEGALSA-EROSKIren Administrazio Kontseiluan.

Banaketa komertziala