Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Eroskik eta Circularcapsek lankidetzarako akordioa sinatu dute kafe kapsulak birziklatzea sustatzeko
Eroskik eta Circularcapsek lankidetzarako akordioa sinatu dute erabilitako kafe kapsulak birziklatzea sustatzeko, eta kapsulak Eroskiren dendetan uzteko aukera jarri die kontsumitzaileei. Horretarako, maiatzean Eroskik kapsulentzat bereziak diren Circularcapsen edukiontzi hori berriak jarri ditu bere sare komertzialeko 700 denda baino gehiagotan. Bezeroek kapsulak utz ditzakete edukiontzi horietan: aluminiozkoak zein plastikozkoak.
Eroskik alderantzizko logistika erabiliz eramango ditu berriz kapsulak banaketa plataformetara; horrela, hondakinen garraioak ingurumenean duen inpaktua ere murriztuko du. Circularcapsek 6.500 bilgune baino gehiago ditu dagoeneko, eta 42 milioi laguni ematen die zerbitzua. Eroskik bildutako kapsulak jaso, eta birziklatu egingo ditu: beste bizitza bat emango die berreskuratutako materialei, eta ongarria sortuko du kafearen hondakin organikoekin.
"Prozesu guztietan irmo mantentzen dugu jasangarritasunaren alde dugun konpromisoa, eta hitzarmen hau bat dator konpromiso horrekin, une oro bermatzen baitu kafe kapsulen hondakinak egoki biltzen direla, gaika sailkatuta. Hitzarmen honek bide emango digu aurrerantzean ere kafe kapsulek dituzten lehengaien %100 berreskuratzeko, eta gainera, bezeroei erraztasunak emango dizkiegu beren kontsumoak ingurumenean duen eragina murrizteko", azaldu du Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak.
Bestalde, Alberto Vega Circularcapseko zuzendariak adierazi duenez, "poz handia ematen digu Eroski Circularcaps taldearen parte izateak. Eroskik gurekin bat egin izanak ezin hobeto islatzen du ekonomia zirkularraren bidean aurrerapausoak emateko egiten duen ahalegina: kontsumitzailea du ardatz, eta beste bizitza bat ematen die plastikoari, aluminioari eta kafe hondarrei".