Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Eroskik, Eroski Fundazioak eta Euskaraldiak berritu egin dute euskararen erabilera ohiturak sustatzeko lankidetza hitzarmena

Eroskik eta Eroski Fundazioak berritu egin dute Taupa Euskaltzaleen Mugimenduarekin Euskaraldia laugarrenez antolatzeko egin duten lankidetza. Ekimen horren bitartez, gizartean euskara bultzatzea da asmoa. Bi erakundeek indartu egin dute kanpaina honi emandako babesa, eta herritarren egunerokoan hizkuntzaren presentzia sustatzeko ekintzak gauzatuko dituzte.
Konpromisoaren parte, Eroskik salgai jarriko ditu Euskaraldiko banderak EAEko eta Nafarroako saltegietan. Helburua da herritarrek ekimenari babesa erakustea balkoietan, komertzioetan eta beste espazio ikusgarri batzuetan.
Ekintzaren bidez bildutakoa Taupa Euskaltzaleen Mugimenduari bideratuko zaio (hark sustatzen baitu Euskaraldia), euskararen alde egiten duen lana bultzatzen jarraitzeko.
“EROSKIk urteak daramatza euskara normalizatzeko aktiboki lanean: bai kontsumitzaileekin eta langile eta hornitzaileekin dugun harremanean hizkuntza sustatuz eta bai erakunde bultzatzaile erreferenteekin lankidetzak garatuz. Ez kasualitatez, urteak eta urteak daramatzagu banaketa enpresa bakarra izanez marka propioko produktuen etiketak euskaraz bezala berdin gainerako hizkuntza ofizialetan ere eskaintzen. Laugarren Euskaraldi honetan babesa emanez, euskararen erabilera indartzen jarraitu nahi dugu egunerokoan, eta gizartean eta eremu komertzialean bere tokia har dezan lagundu”, nabarmendu du Eroskiko Gizarte arloko zuzendariak, Iñigo Eizaguirrek.
Eroski Fundazioak dohaintza ekonomiko bat egingo du ekimena garatzen laguntzeko, bere helburuetan baitago tokiko kultura eta ingurunea sustatzea. “Gure inguruneko hizkuntz errealitatea gure nortasun ikurretako bat da, eta koherentea da ildo horretan EROSKI Fundazioaren beste garapen batzuekin; esaterako, Consumer aldizkariaren argitalpena eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Plana“, aipatu du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroski Fundazioko zuzendari nagusiak.
Bestalde, Jasone Mendizabal Altunak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren izenean, lankidetza mota horri jarraipena ematearen garrantzia azpimarratu du: “EROSKI eta EROSKI Fundazioa ekimenarekin konprometitu izana funtsezkoa da Euskaraldiak arrakasta izan dezan. Urtez urte, euskararen erabilera espazio eta egoera berrietara hedatzea lortzen dugu, eta gero eta jende gehiago batzen da egitasmora”.
Banderen kanpaina maiatzean abiatuko da, 2025eko Euskaraldiaren ospakizunarekin batera, eta komunikazio ekintza batzuekin lagunduta joango da Eroskiko saltokietan, herritarrak parte hartzera animatzeko.
Hitzarmen horren bitartez, Eroskik eta Eroski Fundazioak berretsi egin dute hizkuntz aniztasuna eta tokiko hizkuntzak sustatzeko duten konpromisoa, funtsezkoa baita autonomia erkidego bakoitzaren ondare kulturalerako. Euskaraldia babestea tokiko kulturaren eta nortasunaren alde egiteko duen bokazioarekin eta apustuarekin lerrokatuta dago.