Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk enpresa ekimen onenaren NAOS saria jaso du
Agustin Markaide EROSKIko presidenteak gaur goizean jaso du NAOS Estrategiaren Saria Enpresa Ekimenaren sailean, EKILIBRIA programagatik. Maria Luisa Carcedoren eskutik jaso du saria, Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko jarduneko ministroa bera.
NAOS sarien XII. ekitaldi horretan 93 proiektu aurkeztu dira sail batean baino gehiagotan. Epaimahaikoari EROSKIrena iruditu zaio enpresa ekimenik onena, elikatzeko ohitura osasungarriak hartzen laguntzen dielako herritarrei bere EKILIBRIA programarekin. Sari horiek NAOS Estrategiaren parte dira, eta Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko Ministerioak bultzatzen ditu Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren bitartez. Asmoa da gizentasunari eta bestelako gaitz kronikoei aurrea hartzen laguntzen duten ekimenak bultzatzea, elikadura osasungarriarekin eta jarduera fisiko erregularrarekin.
"EROSKIn, orain 50 urte sortu ginenetik, konpromiso sendoa dugu kontsumitzaileen osasunarekin eta ongizatearekin. Kontsumo kooperatiba garen aldetik, gure izaeran doa hori. Ohitura osasungarrietan laguntzea, hortaz, lehentasunezkoa da EROSKIn, eta gure jardueraren egunerokoan txertatuta doa; horregatik ditugu lan ildo asko gure bezeroei bizimodu osasungarriagoa eskuragarriago jartzen dizkietenak. Horietako bat da, hain zuzen, osasunean aurrendaria den gure programa, gaur NAOSen saria irabazi duena. Programa horrek doan ematen ditu elikadura eta erosketa osasungarriagoa eta orekatsuagoa egiteko informazioa eta pizgarriak. Aitortza honek balioan jartzen du elikatzeko ohitura osasungarriak hartzearen alde egiten dugun ekarpena, eta ildo horretan jarraitzera animatzen gaitu", esan du Agustin Markaide EROSKIko presidenteak Naos Sarien ospakizunean, atzo, azaroak 19, Madrilen.
Espainian programa aitzindaria da EKILIBRIA, eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ditu nutrizio arloko diagnostiko pertsonalizatua eskaintzeko EROSKIren bezero-bazkideen erosketa ohituretatik abiatuz.
Programa horrek, gainera, nutrizio kalkulagailu bat ere badakar norbere gorputz masaren indizea jakiteko eta guztira zenbat energia gastatu den ikusteko, eta beste adierazle batzuk ere baditu, kontsumitzailearen nutrizio egoeraren gainean balorazio osoago bat izateko. Ebaluazio horren bidez, kontsumitzaileei aukera ematen die erosketa saskiaren osaera hobetzeko eta, era horretan, produktuen konbinazio orekatsuagoa lortzeko, norberak nutrizio arloan dituen beharrizanetatik abiatuta. Programak txosten pertsonalizatu bat bidaltzen du hilero, eta EROSKIko bazkide-bezeroak oso modu errazean jakin dezake bere erosketa orekatua ote dagoen elikagai multzo guztietan eta kaloriak eta beste mantenugaiak zenbateraino egokitzen zaizkion haren beharrizanei. Horrekin batean, denborarekin norberak zenbat aurreratu duen ere ikus daiteke, azken hamabi hilabeteetako bilakaeraren berri ematen du eta.
Era berean, errezeta osasungarri sorta zabal bat ere eskaintzen du programak, eta nutrizioaren gaineko kontsultategi bat, non EROSKIren nutrizionista taldeak aholkuak eta argibideak ematen baititu.
EROSKIk bigarren aldiz eskuratu du NAOS saria
NAOS sari hau ez da lehenbizikoa. 2008an ere hartu zuen, EROSKI Zurekin nutrizio eta ongizate programarengatik. Programa horretan, marka propioko produktuen nutrizio kalitatea hobetu zen, eta, hala, landare gantz partzialki hidrogenatuak kendu; horrekin batera, marka propioko produktuen nutrizio etiketa ere hobetu zen, nutrizio arloko semaforoa txertatuta, eta kontsumitzailea hezteko eta informatzeko jarduerak martxan ipini ziren, baita haur gizentasunari aurrea hartzeko kanpainak egin ere.
Bi sari horietaz gain, beste hiru akzesit ere baditu EROSKIk, 2011n, 2014an eta 2018an lortuak, eta horrek berretsi egiten du elikadura osasungarriaren alde egin duen apustu jarraitu eta sendoa. Apustu hori, gainera, jasota dator Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak dituen 10 Konpromisoetan, zeinak ardatz hauen inguruan biltzen diren: elikadura arloko segurtasuna, elikadura osasungarriaren eskuragarritasuna, tokian tokiko janari ekoizpena sustatzea eta ohitura osasungarrien inguruan heztea eta informatzea. Horiek guztiak aurrera ateratzeko, 20 jarduera lerro baino gehiago lantzen dituzte.