Eroskik elkartasun kanpaina abiatu du Palmako sumendiak kaltetutakoei laguntzeko

0,10 euro emango ditu dohaintzan Eroski Natur markarekin urrian salduko den kilo banana bakoitzeko.
Card image cap
2021/09/30

EROSKIk bere sare komertzial guztian ipini du martxan kanpaina, dirua biltzeko Palmako Cumbre Viejako sumendiak erasandakoen alde. Ekimen horren bitartez, EROSKIk jendea animatu nahi du Kanarietako bananak kontsumitzeko eta hala bananaren sektoreari eta hondamendiak erasandakoei laguntzeko; alde horretatik, 0,10 euro emango ditu dohaintzan Eroski Natur markarekin salduko den kilo banana bakoitzeko. Era berean, bezeroei eskatu die borondatea emanez lagundu dezatela; horretarako, dohaintza mekanismo bat jarri du ordainlekuetan.

"Berehala erantzutea lehentasunezkoa izaten da Palmakoaren moduko hondamendiak gertatzen direnean. Berak eta bezeroek izandako elkartasuna Gurutze Gorriari emango dio EROSKIk, hura ari baita hastapenetik uhartean laguntza eskaintzen eta babesa ematen kaltedunek behar dituzten oinarrizko gauzak izan ditzaten, hala nola janaria eta ostatua", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

"Kanarietako banana da gure bezeroek gehien estimatzen dituzten produktuetako bat, bai kalitateagatik eta bai zaporeagatik. Palmako bananaren sektorean hain zaila duten ataka honetan, gure bezeroak kontzientziatu nahi ditugu inoiz baino gehiago egin dezaten apustu uhartearen ekonomiarako eta enplegurako hain garrantzizkoa den produktu honen alde. Sumendia izugarri ari da erasaten plantadietan eta azpiegituretan, baina Palmako banana jatea segurua, osasungarria eta goxoa da oraindik ere. Eroskik egindako dohaintzei eta geure bezeroenei esker, sumendiak jotako herritarren oinarrizko beharrak estali ahalko dira. Guztiok lagundu behar dugu", azaldu du Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

EROSKIk bildutakoa Gurutze Gorriak bideratuko du, hura ari baita zuzenean laguntzen ezbeharreko honek jotakoak.

EROSKI eta Kanarietako banana AGBa: 12,5 milioi kilo urtean

EROSKIk AGBa duen Kanarietako 12,5 milioi kilo banana inguru merkaturatzen du urtean. 2015etik EROSKI Natur markarekin ere saltzen ditu, eta urtean 5 bat milioi kilo erosten ditu. AGBa duen EROSKI Natur saileko Kanarietako bananaren %95 Palmako uhartetik dator; zehazki, 325 nekazari txikiren plantadietatik.

EROSKIk kalitatezko zigiluen alde egiten duenean bi onura datoz: kontsumitzaileak trazabilitate eta jatorri bermatua duen produktua erosten du, eta ekoizleak balio erantsia jasotzen du bere produktuagatik. EROSKI Natur saileko Kanarietako bananek, gainera, GlobalGAP ziurtagiria dute, zeinak bermatzen baitu nekazaritzako jarduerak arduratsuak izan direla ingurumenarekin eta langileekin.

Banaketa komertziala