Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Eroskik "Ekilibria" aurkeztu du, nutrizioaren diagnostikorako programa
Eroskik Ekilibria programa aurkeztu du; programa aurrendari bat, informazioaren teknologia berriak erabiltzen dituena kontsumitzaileari elikadura osasungarri bat eramaten laguntzeko.
Txostenean, erraz ikusteko eta ulertzeko moduan adierazten da ea bezero bazkideak erabiltzen dituen elikagai taldeak bat datozen dieta orekatutzat jotzen diren gomendio zientifikoekin.
Eroski, kontsumo kooperatiba den aldetik beti nabarmendu izan denez kontsumitzaileari ematen dion prestakuntzan eta informazioan, aurrerago joan da, eta elikadura diagnostiko pertsonala egiteko tresna modernoak jarri ditu kontsumitzailearen zerbitzura. Espainian zerbitzu aurrendaria da, Eroski Klubaren bazkide den edozeinek eskura duena; gomendio pertsonalekin, errezetekin eta promozioekin osatuta dago, elikadura orekatua eraman nahi dutenentzat eta nutrizio kontsultarako zerbitzu bat ere badu.
Ekilibria programara sartzeko, Eroskiren webgunera jo dezakete kontsumitzaileek, www.eroski.es/ekilibria, eta hor Eroski Klubaren bezero-bazkideek izena eman dezakete nutrizioaren gaineko diagnostiko pertsonal bat jasotzeko. Hileroko txosten bat da, bezero-bazkidearen erosketen analisia aztertuz egiten dena; azterketan horretan, komunitate zientifikoak gomendatzen dituen nutrizio irizpideekin konparatzen da emaitza. Diagnostikoa egiteko, etxearen osaera hartzen da kontuan (kide kopurua, helduak eta haurrak) eta etxeko otorduen maiztasuna. Era berean, bezero-bazkideak bere dietaren eboluzioa ikusi ahalko du, eta emaitzak konparatu programan parte hartzen ari diren kontsumitzaileen batezbestekoarekin.