Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EROSKIk bikoiztu egin du arrain iraunkorraren erosketa; 2.536 tona baino gehiago
2017an, mila tona pasa saldu zuen, eta iaz, EROSKIk 2.536 tonataraino igo zuen erosketa kopurua. Horretatik guztitik, 1.904 tona MSC zigiluari dagozkio, eta 632 tona, GlobalG.A.P zigiluari.
Kooperatiba sendotu egin da arrain iraunkorraren salmentaren lidergoan, bai eta, oro har, elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa egiten laguntzen duten elikagaien salmentan ere.
"Nazioarteko ziurtagiri hauekin egin dugun bigarren kanpaina oso positiboa izan da, eta espero dugu datorren kanpainan are eta gehiago igotzea kopurua, erakusgarri ona baita elikadura eredu osasungarriago eta arduratsuago baten alde ari garela", esan du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
Kooperatiba aurrendaria da Espainian MSC eta GGN (GLOBALG.A.P.) ekoetiketak eskuratzen arrain freskoa saltzeko. Konpromiso hori funtsezkoa da iraunkorraren alde egiten ari direnentzat arrantzaren sektorean.
"Iraunkorraren ziurtagiria duen arrantza mota lekua irabazten ari da gure arrandegietan. Kontsumitzaileak bermatua du gure mahaietan arrantzaleku eta ekoizpen iraunkorretakoa izatea ekoetiketa duen arrain freskoa. EROSKIk begiratzen du prozesu guztiak ekoizpenetik hasi eta dendetako operazioetaraino ahalik eta erantzukizunik handienarekin egiten direla. Elikadura iraunkorragoa sustatzea da gure Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoen xedea", esan du Alejandro Martinez Berriochoak.
Aurrendaria bere arrandegietan iraunkorraren ziurtagiria erabiltzen
Orain bi urte, EROSKI bihurtu zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council nazioarteko erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela. EROSKIko arrandegietan, pixkanaka joan da hedatzen ziurtagiria, eta gaur egun, 361 mahaietan darabilte horrelako arrain freskoa; horrez gain, hor dira EROSKI taldearen zazpi plataforma logistikoak ere; bertatik banatzen du arrain fresko hori bere denda sare guztira.
Joan den urtean, eta ziurtagiria eskuratu zuenetik bigarren kanpaina den honetan, kooperatibak 1.900 tona arrain baino gehiago saldu du arrantza iraunkorreko MSC ziurtagiri urdinarekin; multzo horretan sartzen dira antxoa, hegaluzea, abakandoa, bakailao gezatua eta surimia. Zigilu horrekin saltzen da Skrei bakailaoa ere; datozen egunetan arrain horrekin abiatuko du sasoia bere saltokietako arraindegietan.
MSC ziurtagiriak arrantzalekua bezala ikuskatzen ditu arraina manipulatzeko prozesuan parte hartzen duten enpresak ere, eta, hortaz, bermatu egiten du egokiak direla trazabilitatea eta zaintza kate guztiko jarduerak. MSCk zenbait faktore hartzen ditu kontuan arrantzaleku bati iraunkorraren ziurtagiria emateko, hain justu: arrain populazioa, arrantzak habitatean duen eragina eta arrantzalekuaren kudeaketa.