Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Eroskik beste supermerkatu bat irekiko du Aretxabaletan

Eroskik bi milioi euro inbertituko ditu Aretxabaletako supermerkatu berrian (Gipuzkoan), eta 2017ko lehen hiruhilekoan ireki asmo du. Saltokiaren kokapenari dagokionez, Azbe enpresaren antzinako pabiloietan egongo da, Mitarte kalean, eta salmenta aretoak 1.500 metro koadro izango ditu; gainera, 80 aparkaleku egongo dira. Kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoan lehentasunezko eragina duten eremuak indartu nahi ditu, eta estrategia horrekin bat dator Aretxabaletako etorkizuneko supermerkatua, zeinak 35 lanpostu edukiko dituen.
Kooperatiba gaur egun bultzatzen ari den Zurekin eredukoa izango da supermerkatu berria. Hauek dira Eroskiren supermerkatu belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak: bezeroari arreta pertsonala ematea, kontsumitzaileak aukera askatasun handia izatea eta tokiko produktuen aldeko apustu sendoa egitea.
"Eroskiren helburu nagusia da bezeroekiko harremana indartzea, sare komertziala berritzea eta supermerkatu propio berriak irekitzea. Gero eta lehiakorragoa den negozio eredu baterantz goaz, eta dendak gero eta gehiago nabarmentzen dira kalitate-prezioan, arreta pertsonalean eta freskoen espezializazioan hobeak direlako", esan du Mikel Labayenek, Eroskiren sustatzaileak. Bestalde, zera gaineratu du: "Aretxabaletako denda berriak herriaren berrikuntzan lagunduko du, eta tokiko ekonomia bultzatzeko balioko du".
Eraikin ekoiraunkorra, dendak ingurumenean eragin txikiagoa izan dezan
Proiektuari dagokionez, eraikina indibiduala izango da, eta eraikuntza eko-iraunkorretan dabiltzan azken berrikuntza teknologikoak ekarriko ditu; hala, energetikoki efizienteagoa izango da eraikina, eta haren jarduerak ingurumenean eragin txikiagoa izango du.
Hotzerako, klimatizaziorako eta argiztapenerako azken belaunaldiko sistema eta ekipamendua edukiko ditu supermerkatu berriak, ahalik eta energia aurrezpenik handiena erdiesteko.