Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Eroskik berritu egin du Zuzendaritza Kontseilua
EROSKIk berritu egin du partzialki Zuzendaritza Kontseilua 2023ko Kudeaketa planeko helburu eta erronketara egokitzeko.
Rosa Carabelek zuzentzen du Zuzendaritza Kontseilu berria, Eroskiko CEOa, eta bederatzi sailetako zuzendaritzak bilduko ditu. Horietako bi berriak dira Zuzendaritza Kontseiluan. Supermerkatuetako eta Prozesuen zuzendaritza da horietako bat, Alberto Madariaga buru duena, eta Hipermerkatuetako eta Online dendako zuzendaritza bestea, Iñigo Ariasek gidatua; orain arte, Sare Komertzialeko zuzendaritzaren barne zeuden arlo horiek. Horrekin batean, Berrikuntza eta Informazioaren Teknologiako zuzendaritzak Logistika saileko ardura ere hartuko du, eta Enrique Monzonisek jarraituko du buru gisa.
Honako kide hauek ere gehituko zaizkio Zuzendaritza Kontseiluari: Javier Amezaga zuzendari Korporatiboa, Beatriz Santos zuzendari Komertziala, Javier España Garapeneko zuzendaria, Eva Ugarte Marketin Estrategikoaren eta Bezeroen saileko zuzendaria, eta Iñigo Eizagirre zuzendari Soziala, aurreko Kontseiluan ere kide izan zena.
Erakundearen egitura berria Ekonomia eta Finantzen zuzendaritzarekin osatzen da, zeina Josu Mugarrak gidatuko duen, aurreko zuzendariak erretiroa hartu ondoren.