EROSKIk bere negozioa indartu du Katalunian eta Balearretan, EP Corporate Group bazkide gisa sartuta %50era

Hitzarmen honek modua emango du inbertsioak eta jarduera berriz bultzatzeko Katalunian CAPRABO markarekin eta Balearretan EROSKI markarekin.
Card image cap
2021/03/30

EROSKIk hitzarmen bat egin du EP Corporate Group inbertsore holdingarekin, eta bazkide paritario gisa txertatuko da SUPRATUC 2020 sozietatean, zeinak Kataluniako eta Balearretako negozioak biltzen baititu. Hala, EROSKIk bazkide finantzarioa bilatzeko prozesua amaitu du. 2019an hasi zen horretan taldeak bi lurraldeetan duen finantza egitura eta posizioa indartzeko.

Operazio horrekin, EROSKIk bere posizio finantzarioa hobetuko du, eta finantza erakundeekin zorra amortizatzeko zeukan konpromisoa bebetzat joko du urte amaierarako, aurten konprometituta zuen zenbatekoa gaindituta. Era berean, hitzarmen honek inbertsioak eta jarduera bultzatuko ditu berriz Katalunian CAPRABO markarekin eta Balearretan EROSKI markarekin. Operazioa guztiz ixteko, zenbait baldintza etengarri bete beharko ditu; besteak beste, arauzko eta kontratuzko baimen jakin batzuk.

EROSKIko presidenteak, Agustin Markaidek, oso baikortzat du operazioa; izan ere, iragarrita zuten lekuan jarriko luke horrek EROSKI. 

"Zalantzarik gabe gaurko hitzarmenarekin, lehen baino gaitasun handiagoarekin eman diogu amaiera prozesu honi. Lehenik eta behin, modua emango digu gure baliabideak indartzeko, eta gure inbertsio gaitasuna handituko du; gainera, zorra amortizatzeko konpromisoa beteko dugu, orain arte zuzen egin dugun bezala. Bestalde, pizgarria da EP Corporate Groupek gure proiektuan jarri duen konfiantza etorkizunera begira, zeren eta hitzarmen hau bi aldeen kudeaketa eta garapen plan batekin abiatuko da, eta modua emango digu gure merkatuak sendotu eta gure posizio komertziala eta errentagarritasuna areagotzeko. Bazkide baten bila jarduteko orduan gure negozioak azaldu duen gaitasun motorrak (baita nazioartean ere) erakusten du bide zuzenean doazela gure jarduera eta etorkizuneko planak", azaldu du Markaidek.

Daniel Křetinskyren eta haren talde exekutiboaren inbertsio holdinga da EP Corporate Group, eta urtero 10 mila milioi euro baino gehiagoko sarrerak dituzte energian, azpiegituran eta hedabideetan. Daniel Křetinsky eta haren kide Patrik Tkač eslovakiarra inbertsiogile nagusiak dira Europan besteak beste elikagaien sektorean txikizka aritzen direnen artean; partaidetzak dituzte Metron, Casino Guichard Perrachonen eta Britainiako Sainsbury'sen. "Transakzio hau urrats garrantzitsua da EP Corporate Groupentzat. Gogotsu gaude EROSKIri lagun egiteko Katalunian eta Balearretan dituen negozioetan, ikur indartsuak baititu, oso erakargarritasun handikoak. Balioesten dugu haren antolaera, eta zeharo babesten dugu merkatu hauetan duen hedapen plana. Gure esperientziarekin eta baliabideekin berari garatzen lagundu nahi diogu", esan du EP Global Commerceko CEOak, Marco Arcellik.

EROSKI, 50 urte pasa honetan, behin baino gehiagotan jardun da bazkide batekin batera negozioa garatzeko orduan. Gaur egun, hala dihardu Galiziako Vegalsa-EROSKI filialarekin, erdibanatua baitauka partaidetza.

Operazio honetan, EROSKIk aholkularitza jaso du PwC Corporate Financeren, Banco Santanderren eta Deloitte Legalen eskutik. EPCGk, berriz, EY izan du aholkulari.

Banaketa komertziala