Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik bere kamioi elektrikoa aurkeztu du
Eroskik beste pauso bat eman du, eta hurbilago dauka 2050. urterako karbono neutraltasuna. Bilbon, kamioi elektriko bat jarri du zirkulazioan, orain bi urte Iruñean horrelako aurreneko ibilgailua aurkeztu zuenetik. Aurrerapen berri honekin, Eroskik ikertzen dihardu mugikortasun iraunkorrean dauden aukeren bideragarritasuna.
Aurkezpen ekintza Arriagako antzokiko plazan izan da, eta bertan egon dira Mugikortasun eta Iraunkortasun arloko zinegotzi eta alkateorde Nora Abete, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansola, Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoa, EROSKIren Garraio zuzendari Juantxu Aranbarri eta Eroskiren garraio eta banaketa arloko arduradun Cristina Lorenzo.
Kamioiak, 16,3 tona dituenak eta 14 palet eramateko gai denak, 211 kilometroko autonomia du osorik kargatuta dagoenean, eta soinurik ateratzen ez duelako eta inguruan ikusezina delako nabarmentzen da, diesel ibilgailu baten aldean. Renault Trucksek eraikia da, eta Renault E-Tech D 16 modelokoa. Bizkaiko Aukera Logistica garraio enpresak kudeatzen du haren jarduera.
“Ezaugarri horiek direla medio, ibilgailu elektrikoa ideala da garraiorako, salgaiak hiriguneetara eramateko eta ingurunean eta zona horretako herritarrengan egiten dugun inpaktua gutxitzeko“, esan du Eroskiren Garraio zuzendariak, Juantxu Aranbarrik.
Kamioiak lau bidaia egingo ditu astelehenetik larunbatera goizaldetik goizeko lehen ordura. Hala, Zornotzan eta Etxebarrin dituen plataformetan iraungitzen diren salgaiak eta elikagai lehorrak zamatuko ditu, eta bost supermerkatutan utziko ditu: bi Bilboko erdialdean eta bana Deustuko, Zorrozako eta Santutxuko auzoetan.
Aldez aurretik analizatuta dago ibilgailuak nolako bidea egingo duen; horretarako, kontuan izango ditu fabrikatzaileak markatutako efizientzia eta errendimendu irizpideak. Aktibitatea monitorizatu egingo dute Eroski Taldearen Garraio arloko Garapen eta Diseinu sailaren bulegoetan, ikusteko nolako errendimendua duen eta nola hobe daitekeen datuak hartuta eta aztertuta.
Bestalde, Nora Abete Mugikortasun eta Iraunkortasun arloko zinegotzi eta alkateordeak hauxe gogorarazi du: “Gure helburua da hiria berdeagoa eta irisgarriagoa egitea eta ingurumenarekin errespetutsua izatea. Hiria bizitzeko atseginagoa izatea, eta iruditzen zaigu EROSKIren ibilgailu elektriko berri honekin horretan laguntzen dugula“.
Iñigo Ansola (EEE): “Garraio astunera mugikortasun elektrikoa bideratu daitekeela erakutsi dugu kamioi honekin"
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, berriz, Iñigo Ansolak, honela esan du: “Kamioi hau lanean jarrita salgaien garraio astunera ekarri dugu mugikortasun elektrikoa. Mugikortasun elektrikoari bultzada emanda, irmoki lagunduko dugu EAEko garraio sektorearen deskarbonizazioan (bai epe laburrera eta bai epe erdira begira) eta 2030ean jarrita ditugun helburuak betetzen. Eroskik gaur aurkeztutako proiektua bat dator EAEn energia trantsizioa bultzatzeko eginda dugun errepide maparekin“.
Aurrera doa karbono neutraltasuna lortzeko bidean
Eroskik Lean & Green-en lehenengo izarra eskuratu zuen iaz azken lau urteetan CO2 isuriak %30 jaisteko helburua erdietsita bai logistika prozesuetan eta bai garraioan. Lean & Green da Espainian ingurumen arloan dagoen programa bakarra ardatza jartzen duena horniketa kateko fase logistikoko emisioen murrizketan. Ardatz iraunkor estrategikoa da; izan ere, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko datuen arabera, garraioan isurtzen dira Espainiako emisio guztien %30.
Bigarren kamioi elektriko honek lagunduko du finkaturiko helburua erdiesten, eta hirugarren Lean & Green izarra eskuratzen, 2015ekiko emisioak %35 gutxituta.
Alejandro Martinez (Eroski): “2050. urtean enpresa neutro izan nahi dugu berotegi efektuko gas isurietan, eta hau mugarri garrantzitsua da errepide mapa horretan. Pauso aipagarria, gure sektorean zeresan handia duen eremu batean gainera: logistikan”
“Eroskik %42 baino gehiago murriztu du karbono aztarna 2017az geroztik, eta horrekin 178.737 tona CO2 baliokide isurtzeari utzi zaio, hau da, gutxi gorabehera 95.000 autok baino gehiagok 10.000 km eginda sortzen dituzten isuriak“, esan du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak. “2050. urtean enpresa neutro izan nahi dugu berotegi efektuko gas isurietan, eta hau mugarri garrantzitsua da errepide mapa horretan. Pauso aipagarria, gure sektorean zeresan handia duen eremu batean gainera: logistikan”, erantsi du.
Espainiako Estatuan elikagaien banaketan diharduten enpresen artean, Eroski izan da lehena karbono neutraltasunaren helburua ezarri duena, eta erronka horri jarraituz, bat egin du Marketin Jardunbideetarako eta Elikagaien Negoziorako Jokabide Arduratsuen Kodearekin, zeina Europako Batasunak sustatu duen.
Ingurumenaren gaineko eragina txikitzeko ekimenak
Eroskik konpromiso sendoa du ingurumena errespetatzeko, eta ildo horretan hainbat ekintza egiten ditu produktuak hobetzeko, baita prozesuak eta kontsumitzaileen eta langileen sentsibilizazioa ere. Horrela, Eroskik %40 gutxitu ditu 1. eta 2. irismena duten berotegi efektuko gasak 2017tik, produktu ekologiko berriak merkaturatu ditu, eta orain 1.600 erreferentzia baino gehiago ditu, animalien ongizatearen zigilua ezarri die bere haragi zuri guztiei, jarraitu egin du plastikoa murrizten eta hobetu egin du ontzien birziklagarritasuna, 120 erreferentzia baino gehiago ditu ekodiseinuaren bidez landuak eta sentsibilizatzeko ekimenetan parte hartu du, besteak beste WWF erakundearen Planetaren Ordua izenekoan.
Horretaz gainera, iaz, Eroskik Leed Gold ziurtagiria atera zuen Gasteizko Lakua-Arriagan duen dendagatik, zigilu bat ziurtatzen duena eraikina iraunkorra dela eta ekoefizientziaren estandarrak betez egina dagoela. Sare komertzial osoan dagoen supermerkaturik iraunkorrena izango da, eta bere dendetarako energia eredu berri bat markatuko du.