Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk akordio bat lortu du bankuekin bere zorra berregituratzeko
EROSKIk akordioa lortu du bere hartzekodun entitate finantzario nagusiekin, eta hala, bere 2.605 milioi euroko zorra berregituratu du 2019ra.
EROSKIko presidente Agustin Markaidek oso baikortzat jo du zorra birfinantzatu izana: “Kooperatibarentzat beste etapa bat hasiko da, finantza beharrak beteta aurre egingo baitiegu Plan Estrategikoan datozen erronkei”. Hau ere esan du Markaidek: “Gure pasiboa berregituratuta, banaketa negozioa bideratu dezakegu, gure jardunaren oinarria baita, EROSKI berriari begirako pausoak sendotzen joateko eta kontsumitzaileak, hartzekodunak, langileak, gizartea eta taldeko bazkideak asebetetzeko”.Eta hau gaineratu du: "Akordio honek garrantzi handia du EROSKIren proiektu estrategikoa gauzatzeko orduan. Proiektu horren oinarrian dago merkataritza arduraz jorratzea, jendearen ongizateari begiratzea eta eredu kooperatiboan jarraitzea. Ez dugu asmorik kanpoko kapitala sartzeko, iraganean taldearen zati handi batean kanpoko partaidetza inportantea izan badugu ere".
Akordioa zortzi entitate finantziario nagusiekin lortu du, zeintzuek EROSKIren zorraren %85 baino gehiago hartua duten, eta EROSKIren banku poola osatzen duten gainerako finantza erakundeekin partekatu da.
Akordioan, babes osoa eman diote bankuek konpainiaren negozio ereduari, eta argitu da haren etorkizun finantzarioa. Akordioa hurrengo asteetan formalizatuko da.
EROSKIren finantza egitura berriak irtenbide iraunkorra ematen du hurrengo urteetarako eta konpainiak modu egonkorrean ebitda positiboa sortzeko duen gaitasunaren neurrikoa da; izan ere, erakutsi du egonkor ari dela urteko 250-300 milioi euro inguruko ebitda lortzen, krisiak krisi eta kontsumoa erori den honetan.
Berregituraketan, EROSKIren zorra lau zatitan bereizi da, jatorriaren eta bermearen arabera:
- Zor seniorraren zatia, 800 milioi eurokoa, konpainiaren banaketa jarduerari berari lotua geldituko da. Bost urterako zatia da, eta %2,5 eta %5 arteko interesak izango ditu, konpainiak sortzen duen altxortegiaren arabera.
- Desinbertsioei lotuta dagoen zor zatia, 300 milioi eurokoa. Hura amortizatzeko, aktibo ez-estrategikoak salduko dira. Horrela, modu ordenatuan egin ahalko ditu konpainiak desinbertsioak, eta sei hilabeteko gabealdia izango du hasieran.
- Egiturazkoa ez den zor zatia, 942 milioi eurokoa. Epe luzerako zorra da, eta lotuta dago ebitda hobetzearekin eta adostutako negozio plana betetzearekin. Zati honen amortizazioa “bullet” moduan egingo da bost urte barru, %3,75eko batez besteko interes tasan, eta gabealdia hamabi hilekoa izango da.
- Higiezinen zor zatia, 563 milioi eurokoa. Diru kopuru hori taldearen baliabideak ez drainatzeko moduan egituratuko dugu, eta higiezin jardunaren emaitzen mende geldituko da, aurreko baldintza berei eutsita.
Finantza berregituratze honekin batera, konpainiak eutsi egingo die bere eguneroko jarduerarako gaur egun dituen 375 milioi euroko zirkulazio lerroei.
Rosa CarabelEROSKIko finantza zuzendariak garrantzia eman dio finantzabidea berregituratzeko akordioari, eta ziur da EROSKIk beteko dituela bere konpromisoak hurrengo urteetan. “Bankuekin adostu dugun pasiboaren egitura ondo ezkontzen da gure negozioarekin eta hurrengo urteetan izango duen eboluzioarekin”. Era berean, hauxe gogorarazi nahi izan du Rosa Carabelek: “Azken bost urteetan, krisi ekonomikoa gorabehera, EROSKIk zorraren 1.200 milioi euro baino gehiago amortizatu ditu”.
Ardatza lehentasuna duten negozioetan eta frankizien hedapenean
Akordio hau dela-eta etorkizun finantzarioa argitu duenez, EROSKI gai izango da Plan Estrategikoari bermez heltzeko. Ardatza lehentasuna duten negozioetan ipiniko du, eta erreforma eta denda irekiera gehiago egingo ditu “zurekin” eredu komertzial berriari jarraituta eta frankizia denden sarea gehiago hedatuta.
Irekita dago MFEak trukatzeko operazioaren atea
Finantzabidea berregituratuta, zenbait finantza entitaterekin egindako aurre akordioa aktibatu ahalko du EROSKIk, Mendeko Finantza Ekarpenak (MFE) etorkizunean hamabi urterako beste mendeko bono bategatik trukatzeko.
Gogoraraztekoa da lehen jaulkipenetik, 2002an, EROSKIk 270 milioi euro ordaindu dizkiela interesetan bere MFE inbertsoreei. 2002ko lehen jaulkipeneko inbertsorebatek dagoeneko inbertsioaren balioaren %63 jasoa izango du interesetan. 2004ko jaulkipenaren inbertsoreak, berriz, inbertsioaren balio nominalaren %51, eta 2007koak %31.