Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk 687,7 tona elikagai eman du 2014an, "Ez algerrik galdu" programaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan
EROSKIk 687,7 tona elikagai inguru eman ditu 2014an, 'Ez alferrik galdu' programaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kolektiborik behartsuenen artean banatzeko. Programa horrek bermatzen du EROSKIren dendetan botatzeko diren elikagai guztiak onak daudela eta dendatik hurbileneko gizarte erakundeei ematen zaiela
"Elkartasuna gure kooperatibaren ezaugarria da; horregatik gaude kezkatuta elikagaiak alferrik galtzearekin. 2013ko abenduan, EROSKIn aurrendariak izan ginen Espainiako banatzaileen sektorean, janaririk ez baitzen alferrik galdu gure supermerkatu eta hipermerkatu sare guztian; geroztik, konpromiso horri eusten diogu", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.
Ekimen horretarako, EROSKI elkarlanean ari da Euskal Autonomia Erkidegoan horretaz arduratzen diren hemezortzi gizarte erakunderekin, eta protokolo bat landu du emandako elikagaien segurtasuna bermatzeko. Elikagai freskoekin, esaterako, zenbait neurri hartzen ditu hotz-katea ez dadin eten ezta hartzailearen esku geratzen direnean ere; izan ere, horrek bermatu behar du baldintzak zorrotz zaindu direla bai garraioan eta bai beren biltegietan.
EROSKIk baldintzarik onenetan dauden produktuak soilik eskaintzen dizkie bezeroei. Elikagai freskoren batek freskotasuna zertxobait galdu badu edo ontziren bat ez badago behar bezala (kolpetxo bat duelako, adibidez, edo bilgarria apurtu zaiolako), kendu egiten ditu saltokietatik, eta programa honetan parte hartzen duten erakundeei ematen dizkie. EROSKIk emandako elikagai guztiak beti daude iraungitze edo kontsumitze dataren barnean, eta kontsumitzeko egoera ezin hobean.
"EROSKIn kontsumitzaileei eskatzen diegu erantzukizunez joka dezaten, haiek ere etxean kontsumi daitekeen elikagairik gal ez dezaten. Helburu honen bitartez, 2014an kontzientziatze kanpaina bat landu genuen, "Janaria ez da bota behar, probetxua atera behar zaio!" leloarekin. Horretaz gainera, gure Elikadura Eskolaren webgunean, badira zenbait aholku eta errezeta lan horretan lagundu dezaketenak", esan du Martinez Berriochoak.
Hemezortzi urte elikagaiak emateko konpromiso sendoarekin
Hemezortzi urte dira EROSKI elikagaiak erantzukizunez kudeatzeko politika hasi zuela gizarte erakunde hauen lankidetzarekin: Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL), Caritas, Remar eta Reto. Horretaz gainera, kooperatiba aurrendaria izan da freskoak maiztasunez emateko orduan.
2014an, Urrezko Galburua eman zioten EROSKIri, FESBALek elikagai soberakinak banatzen nabarmentzen diren erakundeei ematen dien saririk onena.