Eroskik 66,3 M€ko emaitza positiboa lortu du 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Bultzada komertziala sendotu da, fakturazioa %2,4 handitu baita. Salmenta gordinak 4.367 M€raino hazi dira eta 246 M€koa izan da ebitda. Eroskik bere konpromisoari eusten dio, produktuen prezioen igoerak dakarren inpaktua bezeroengan arintzeko.
Card image cap
2024/12/12

EROSKI taldeak ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko kontuak itxi zituen, 2024ko otsailaren 1etik urriaren 31ra bitartekoak, eta salmentetan igoera sendoa erakutsi du, erronkaz betetako testuinguruan egonik ere.

Ekitaldiko lehen bederatzi hilabeteetan, EROSKI Taldearen fakturazioak hazkundearen bideari jarraitu dio. Hala, jardueraren bolumenean salmenta gordinak 4.367 milioi euroraino iritsi dira; horrek esan nahi du %2,4 handitu direla aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta.

Nabaria izan da elikagaien arloko salmenta gordinetan lortutako zifra, 4.149 milioi euroraino iritsi baita, %3,1 gehiago 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan erregistraturikoarekin alderatuz gero. Eboluzio horretan, harrera ona izan dute taldeak 2021etik prezioei eusteko eta hori sustatzeko egin dituen eginahalek. Alde horretatik, indar handia jarri du inpaktu hori txikitzeko, 2024ko lehen sei hilabeteetan 33 milioira ere igo baita.

Taldearen emaitza positiboa 66,3 milioi euroraino igo da, eta konpainiak hasiera batean espero zuena hobetu du. Kopuruak, iazkoa baino 38,7 milioi txikiagoa denak, funtsean erakusten du prezioen lehiakortasuna hobetu dela eta 2023an epe berean izandako ezohiko emaitza baino txikiagoa izan dela.

"Urtearen lehen bederatzi hilabeteetan, salmenta gordinen hazkundea sendotu dugu, 2023ko epe berean baino %3,1 handiagoa izan baita. Igoera hori neurri handian gure prezio politika berriak bultzatu du, eginahal nabaria egin baitugu kontsumitzaileei arnasa emateko. Horren adibide garbi bat 33 milioi eurotik gorako aurrezkia bildu izana da. Aurrezki hori urteko aurreneko sei hilabeteetan sorrarazi dugu EROSKIn erosten dutenen mesedetan. Era berean, Eguberri hauetan, 22 milioi euro inbertituko ditugu promozio berezietan. "Gabonetako eskaintza handia" kanpainak deskontuak ekarriko ditu 100 produktu izarretan baino gehiagoan. Ahalegin honek, prezioan dugun lehiakortasuna eta erakargarritasun komertziala indartzeko bide emango du", azaldu du EROSKIko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek.

Kostuen kontrola

Inflazio testuinguruan egonik ere, konpainiak, bere gastuetan igoera apala izatea lortu du 2023ko lehen bederatzi hilabeteekin alderatuta. Horrek erakusten du kudeaketa efizientea egin duela eremu guztietan, efizientzia hobetzeko jarduerei jarraipena emanda.

Ebitda sendoa eta proiekzio egonkorra ekitaldia ixteko

Ebitda 246 milioi eurokoa izan da ekitaldiko lehen bederatzi hilabeteetan, eta %6 inguruko tasa sendoetan kokatu da. Horri esker, ekitaldiaren itxierako aurreikuspenak onak dira; aurreko urteko epe berean izandakoaren antzekoak espero dira.

Urteko azken hiruhilekoari dagokionez, EROSKI taldeak aurrikuspen onak ditu: hazkundea sendotzen saiatuko da, eta errentagarritasuna egonkortzen.

Banaketa komertziala