EROSKIk 52 frankizia inauguratu zituen 2018an 308 lanpostu sorraraziz

EROSKIren frankizia sareak %8 igo zituen salmentak iaz.
Card image cap
2019/04/02

EROSKIk 52 frankizia inauguratu ditu 2018an. Inaugurazio horietatik, 37 frankizia berrien irekierak dira, eta gainerako hamabostak belaunaldi berriko dendetara eraldatzea. Guztira, 7.650.000 milioi euroko inbertsioa egin du, eta 308 lanpostu sorrarazi. Hedapen horrekin eta denda propioen eraldaketarekin bultzada indartsua hartu du Zurekin eredu komertzialak, hau da, EROSKIren belaunaldi berriko denden ereduak.

Autonomia erkidego hauetan izan dira inaugurazio gehienak: Katalunia (12), Euskal Autonomia Erkidegoa (9), Andaluzia (8), Balearrak (6) eta Nafarroa (3). Haren ondotik doaz Madril, Galizia, Aragoi, Valentziako Erkidegoa, Gaztela eta Leon eta Extremadura bina inauguraziorekin. Azkenik, EROSKIk frankizia bana ireki du Gaztela-Mantxan eta Kantabrian.

EROSKIk aurreko urteetako irekiera erritmoari eutsi dio; hala, lau urte honetan 267 inaugurazio egin ditu, eta 500 supermerkatu frankiziatutara iritsi da.

Oraindik ere jarraitzen du bere frankizien sarea hedatzen, eta, datozen urteetarako, fokua ipinita du Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Extremaduran eta Levanten. 2019an, kooperatibak 50 frankizia inauguratu asmo du.

Frankizia sarearen salmentak %8 igo dira

EROSKIren frankizia sarearen salmentak %8 igo dira 2018an, zergatik, eta, batetik, irekiera berriengatik eta, bestetik, frankizietara egokitutako Zurekin eredu komertzialak bezeroaren erantzun ona lortu duelako.

"Oso garrantzitsua da handitzea, baina are garrantzitsuagoa sare saneatu eta sendotu bat izatea; horregatik, oso zorrotzak gara kokapenak hautatzeko orduan eta frankizia izan daitezkeenen soslaietan. EROSKIren frankiziak hurbil-hurbileko supermerkatuak dira, 150-400 metro koadrokoak, eta eskualdeko produktuak integratzen ditu, produktu freskoen eta elikagaien sorta zabal batekin; gainera, arreta hurbilekoa eta konfiantzakoa ematen dute gure frankiziatuek", nabarmendu du EROSKIren frankizien zuzendariak, Enrique Martinezek.

RAPID erako 200 denda datozen 5 urteetan

EROSKIk berehala hedatu ditu frankizien sarera belaunaldi berriko denden sare propioan arrakasta izan duten ekimenak. Gaur egun irekitzen diren frankizia guztiak Zurekin eredukoak dira. EROSKIren frankizien formatu komertzialetan, berriz, azken berrikuntza Rapiderako dendak dira; 2017an hasi zen horrelakoak irekitzen: komenentziako autozerbitzu bat da, ordutegi komertzial zabala duena, 15 ordu egunero (08:00etatik 23:00etara), urteko 365 egunetan, eta aretoek 150 metro koadro inguru izaten dituzte. Ez dago metro koadroko hain eskaintza komertzial zabala duenik, eta kontsumitzailearen 800 premia inguru estaltzen ditu.

EROSKIk dagoeneko hamabi denda ditu izen horrekin, Madrilen, Levante aldean, Bartzelonan eta Balear Uharteetan. "Merkatuaren erantzuna bikaina izaten ari da. Komenentziako denda formatu bat da, lekuan lekuko ezaugarrietara egokitua, eta arrakasta handia izaten ari da, merkatuaren aukera eta joerak aprobetxatuz ari baita. Aurten 20 denda ireki nahi ditugu, eta asmoa da komenentziako 200 denda irekitzea datozen 5 urteetan", azaldu du EROSKIren frankizien zuzendariak.

Tokiko produktuen aldeko apustua

EROSKIren frankizien hazkuntzan, giltzarrizkoak dira bezeroarenganako tratu pertsonala, tokian tokiko produktuen aldeko apustu indartsua, elikagai freskoen protagonismoa eta elikadura osasungarriaren promozioa. Horra hor EROSKIren frankizien arrakastaren arrazoi nagusiak, kooperatibak bere frankizia sareko saltoki guztietan eskaintzen dituenak.

"Badakigu gure kontsumitzaileek tokiko produktuak balioesten dituztela eta horrekin batera osasuna eta iraunkortasuna; horregatik, inplikazio handia dugu gizarte erantzukizunean eta gauden lekuetako eskualdeen garapenean. Gainera, besteetatik bereizten gaituen gauza bat dugu: langile kooperatiba bat gara eta zenbait balio partekatzen ditugu, azken helburua izanik bezeroa pozik izatea", azaldu du Enrique Martinezek.

Banaketa komertziala