Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk 50. urteurrena ospatu du etorkizunera begira
EROSKIk bere 50. urteurrena ospatu zuen atzo martxoak 12, Bilboko Azkuna Zentroko auditorioan. EROSKIko ordezkariez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomia Garapenerako sailburua; Sonia Perez, Bizkaiko Turismo sailburua; Mª Jose San Jose, Lan eta Justizia sailburua; eta Isabel Celaa, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako bozeramailea.
Bere mende erdiko ospakizunean, erakunde, ekonomia eta gizarte sareko 400 lagun baino gehiagoko ordezkaritza oparoak babestu du EROSKI.Ekitaldian, EROSKIko lehendakari Agustin Markaidek eskerrak eman zizkien "bertan direnei eta ez direnei,emandako laguntzagatik, gaur ez ezik, baita 50 urte hauetan ere". Jatorrietara jo du, kontsumo-kooperatiba txiki batzuek batzearen emaitza gogoratuz. Azaldu zuenez, sorrera “eguneroko behar oinarrizko batzuei emandako erantzun soziala eta kolektiboa izan zen. Behar horiek hobeto asetzeko giza gaitasunean eta lankidetzan sinesten zuten sustatzaileek. EROSKI berritzailea izan zen ordurako, zazpi kooperatiba haiek elkartzen zituena bereizten zituena baino gehiago nabarmenduz, eta berritzailea izan zen langileak bazkide gisa txertatzen ere".
Denboraren joanean, bazkide kontsumitzaileei lotuta jarraitu du EROSKIk, gizartea eboluzionatzen ari zen heinean haien beharrei erantzunak eskaini ahal izateko. Bilakaera horretan zehar, leial eutsi izan die haren sustraiei eta lankidetzako jatorriari; Markaideren esanetan, horixe izan du berme-gune bere eginkizuna eguneratzeko garaian: "herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoarekin era bateragarrian josita".
EROSKIko lehendakariak, halaber, dagokion balioa eman zion "gizarte-sustraiak eta balioak mantenduz, EROSKI bost hamarkada betetzera eraman duten lagun guztien ahaleginari. Lankidetza proiektua indartu duen ahalegina izan da, etorkizunean guretzat leku bat lortzeko"; horretarako eragile izango dira hurbil izatea, gero eta kontsumo arduratsuago eta iraunkorragoa, berrikuntza eta etengabeko egokitzapena. "Bere proiektuarekin gizartea eraldatzeko ekimena hartzea dagokio EROSKIri, bazkideen eta elkartearen ongizate iraunkorraren bila, eta horretarako, behar hainbat alditan eraberrituko gara", adierazi du Markaidek amaitzeko.
EROSKIko Kontseilu Errektoreko presidente Leire Mugerza Garatek esan zuenez, " EROSKIk asmo handiko bazkide-enpresa proiektua dela egiaztatu du, kooperazio-kudeaketa eredu berezia historiaren eboluziora egokitzen jakinda, baina beti gure izatearen arrazoiak aurkitzen ditugun erroetara itzuliz". Gogora ekarri du EROSKIren oinarriak zein diren: ekitatea, harremanak humanizatzea eta "eskubideetan zuzenagoa eta aukeretan berdinzaleagoa izango den gizarte baterako etengabe lan egiteko helburua".
Mugerzak nabarmendu zuenez, "ospakizun hau merezi duten pertsonen proiektua da EROSKI. Horiek dira bai azken 50 urte hauetan izan garenaren balioa, eta bai hurrengo berrogeita hamarretan izango garenaren balioa ere”.
Horrela hasi ditu EROSKIk bere 50 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldiak, urtean zehar luzatuko direnak.