Eroskik 46 supermerkatu frankiziatu berri ireki zituen 2013an

Kooperatibak frankizia-eredu baten bidez Espainian hedatzeko plana finkatu du. Supermerkatu horiek irekitzeko 14 milioi euro inbertitu ditu Eroskik, eta 235 lanpostu sortu ditu. 2014ko hedapena Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Katalunian eta hedatzeko bi eremu berritan, Extremaduran zein Levanten kontzentratuko da nagusiki.
Card image cap
Denda eredu berri bat, Araban.
2014/02/03

EROSKIk 46 denda frankiziatu berri ireki zituen 2013ko ekitaldian, urtarrilaren 31n itxitakoan. Denda horiek irekitzeak 253 lanpostu sortu ditu, eta 14 milioi euroko inbertsioa eskatu dute. Hala, kooperatibak Espainian frankizia-eredu baten bidez hedatzeko plana finkatu du. 2014an,irekiera-kopurua bikoiztea espero du EROSKIk, bai eta ekitaldi osoan 100 frankizia-supermerkatu edukitzea ere. 2014ko hedapena Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Katalunian eta hedatzeko bi eremu berritan,  Extremaduran eta Levanten kontzentratuko da nagusiki.

Eredu frankiziatua hedatzea

EROSKIk eredu frankiziatuaren bidez hedatzeko plana finkatu du, merkataritza-berrikuntza garrantzitsuekin, negozio lehiakor, errentagarri eta sendo bat eraikiz ekintzaileen eskutik. Hazkuntza-ildo horrek estrategia bati erantzuten dio, hain zuzen ere, 1.500 biztanle baino gehiagoko hiri edo hiri txikietan 300 eta 500 m2 arteko dendak irekitzekoa, eta horietan tokian tokiko produktuak eskaintzea, bai eta 3.000 erreferentzia inguru ere, marka propiokoak, ekoizle-markakoak eta bertako produktuak barne. Ildo horretatik, EROSKI bertako produktuen aldeko apustu handia egiten ari da, Espainia osoko 5.000 hornitzaileren baino gehiagoren laguntzarekin.

"Aurrera egiten ari gara, Plan Estrategikoan definitutakoari jarraiki, honako hauei esker: batetik, EROSKIk merkataritza-eredua ekintzaileekin partekatzeko egiten duen apustua, eta, bestetik, frankiziatuentzako aholkularitzan oso espezializatuta dagoen lantaldearen garapena. Merkataritza-eredu hori indartu egin da Eroskiren 'zurekin' denda-eredu berriarekin ireki den lehen frankiziarekin. 2013an ekin zion, bada, Iruñeko, Zarauzko, Albaceteko eta Donostiako supermerkatu eta hipermerkatuetan, eta bezeroek oso ondo hartu dute", baieztatu du EROSKIko Frankizien zuzendari Enrique Martínezek.

"Zurekin" eredu berria duen lehen denda frankiziatua Gasteizen ezarri zen 2013ko azaroan; hala, merkataritza-eredu berri hori Espainian hedatzeko prozesuari ekin zitzaion. "Formula honen aldeko apustua egiten duten ekintzaileekiko harremana konfiantzan eta elkarrekiko onuran oinarritzen da, lankidetza estuaren, gertuko laguntzaren eta aholkularitza profesionalizatuaren emaitza gisa. Kontsumitzailea gogobeteta egotea eta gure frankiziatuek errentagarritasun ona lortzea dira gure lehentasunak", esan du amaitzeko Enrique Martinezek.

EROSKIren denda frankiziatu berriek elikagaien eskaintza ia esklusiboa dute, eskualdeko produktu freskoen sorta handiarekin, EROSKIk bere jarduera egiten duen inguruetako tokiko ekonomiak laguntzeko eta garatzeko duen konpromisoaren adierazgarri.

EROSKIren denda frankiziatu berriek elikagaien eskaintza ia esklusiboa dute, eskualdeko produktu freskoen sorta handiarekin, EROSKIk bere jarduera egiten duen inguruetako tokiko ekonomiak laguntzeko eta garatzeko duen konpromisoaren adierazgarri. EROSKIren supermerkatu frankiziatuaren eredu berriak azken berritasun teknologikoak sartzen ditu, esate baterako ukipen-pantailak kutxetan, LED argiztapena eta hotz-altzarietan energia-kontsumoa murrizteko neurriak, elikagaiak kontserbatzeko. Hori du, bada, bereizgarri.

2013ko ekitaldian inauguratu ziren EROSKIren 46 supermerkatuak Euskadin (12), Katalunian (11), Balearretan (6), Aragoin (6), Galizian (2), Nafarroan (2), Andaluzian (2), Gaztela eta Leonen (1), Madrilen (1), Gaztela-Mantxan (1), Kantabrian (1) eta Andorran (1) daude.

EROSKIren frankizia-sarea etorkizuneko aukera ona da ekintzaile ororentzat, frankizia-sare sendoan oinarritutako errentagarritasun potentzial handia baitu eta negozio-eredu lehiakor eta errentagarria baita. Eredu hori jarduera-sortzaile dela nabarmendu behar dugu, bezeroarekin harreman handia duelako eta dendaria bere negozioaren kudeatzaile zuzena delako, betiere eskarmentu handiko profesionalen eta konfiantzako marka baten babesa duela.

EROSKIri buruz

EROSKIk 2.100 saltoki baino gehiagoko sarea dauka: EROSKI hipermerkatuak; EROSKI/center, EROSKI/city eta Caprabo supermerkatuak; gasolindegiak, bidaia-bulegoak, optikak, kirol-dendak, lurrindegiak eta 21 plataforma logistiko. Merkataritza-sare horrek 500 supermerkatu frankiziatu baino gehiago ditu, orain dela hamarkada batzuk finkatutako formula duten denden sarea eratuz.

Banaketa komertziala