Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Eroskik 435.000 euro baino gehiago bildu ditu La Palmako kaltetuei laguntzeko

EROSKIk eta bere bezeroek 435.000 euro baino gehiago eman dituzte La Palmako Cumbre Viejako sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonen alde, duela hilabete bere sare komertzial osoan martxan jarri zuen larrialdietarako kanpaina solidarioari esker.
Eroskik Gurutze Gorriaren bidez bideratu ditu bildutako kopurua. Erakunde hori buru-belarri ari da lanean tragedia honek kaltetutako biztanleei laguntzeko.
Eroskik bi ekimen jarri zituen martxan kanpainaren barruan. Alde batetik, Kanarietako banana kontsumitzera animatu ditu bezeroak, bananaren sektoreari eta hondamendi natural horrek kaltetutako biztanleei laguntzeko; izan ere, 0,10 euro eman ditu dendetan saldu den Eroski Natur bananen kilo bakoitzeko. Eta bestetik, bezeroen laguntza eskatu du, kutxatik pasatzean borondatez ordaintzeko mekanismo bat gaituz.
Eroskik IGP Plátano de Canarias deitura duten 12,5 milioi kilo inguru banana merkaturatzen ditu urtean. 2015etik aurrera, Eroski Natur markaren bidez ere egiten du, urtean 5 milioi kilo inguru erosita.