Eroskik 40.000 fruitu banatuko dizkie haurrei

Sei tona fruitu banatuko ditu, eta haurrek pieza bat hautatu ahalko dute bost motatatik: kiwi Zespri, Kanarietako platanoa, Torres mandarina, Rincon de Sotoko udarea eta Pink Lady sagarra.
Card image cap
2018/10/24

EROSKIk 40.000 fruitu banatuko dizkie haurrei bere dendetan aste honetan meriendako orduan. Ekintza hori larunbatean abiatu zen, eta beste pauso bat da haur gizentasunari aurre hartzeko bidean, eta, hain zuzen, hori da Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde orain berriki hartuak dituen konpromisoetako bat. EROSKIk bere markako hipermerkatu eta supermerkatu sarean egingo du kanpaina.

Kooperatibak doan banatuko dizkie haurrei 6.000 kilo fruitu horiek meriendako orduan, 16:30etik 19:30era. Haiek pieza bat hautatu ahalko dute bost motatatik: kiwi Zespri, Kanarietako platanoa, Torres mandarina, Rincon de Sotoko udarea eta Pink Lady sagarra.

Seinale horrekin, EROSKIren asmoa da haurrak kontzientziatzea jateko ohitura onak hartzearen garrantziaz; izan ere, fruituak eta barazkiak egunean bost aldiz jatea gomendatzen dute. "Gizentasuna mehatxu handia da adin horretan direnentzat. Konpromiso horrek proaktibitateari ematen dio garrantzia gaitzari aurre hartzeko orduan. Hori dela medio, EROSKIk konpromisoa hartu du elikagaien piramidean sarriena jan behar direnak sustatzeko; alde horretatik, oso aproposa da haurrei fruta banatzea", esan du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Fruituen eta Barazkien Munduko Egunaren bueltan gauzatuko du ekintza hori, urriaren 19an izan baitzen. Helburua, elikagai freskoak egunero jatearen garrantzia erakustea da.

Elikagai freskoak kontsumitzea funtsezkoa da osasun ona izateko eta gizentasunari eta gaitz kronikoei aurrea hartzeko, orobat mundu osoan elikadura segurtasuna hobetzeko eta gure planetako iraunkortasuna eta bioaniztasuna zein garrantzitsuak diren erakusteko.

Ohitura osasungarrien inguruko prestakuntza

EROSKIk konpromisoa hartu du haurrek ohitura osasungarrietan duten hezkuntza indartzea eta horrekin batera baita haien inguru hurbila heztea ere, hau da, familia eta eskola. Ildo horretan, EROSKI Fundazioak bere Elikadura Eskolaren bidez martxan jartzen du urtero Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa. Helbururik behinena da ikasleak sentsibilizatzea, ohar daitezen zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea eta bizimodu osasungarria izatea. Joan den ikasturtean, guztira, Espainia osoko Lehen Hezkuntzako 460.401 ikaslek eta 3.192 ikastetxek parte hartu zuten. Kooperatibaren gogoa da bi milioi haur eta haien familiak heztea 2025erako.

Banaketa komertziala