Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
EROSKIk 377 langile bazkide hartu ditu kooperatibara
EROSKI kooperatibak 377 langile hartu ditu bazkide kooperatibistatzat 2017an. Etorri diren guztietatik, %77 emakumeak dira. Genero berdintasuna argi eta garbi islatzen da kooperatiba honen sorrerako estatutuetan. EROSKIk aintzat hartzen du berdintasun printzipioa enpresako politika guztietan, prozesu guztietan eta erakundeko maila guztietan, zertarako eta aukera berdintasuna bermatzeko, berariaz eta tazitoki, bai laneko harremanetan eta bai tratu pertsonalean ere.
EROSKIn garrantzi handieneko erabakiak kooperatibaren gobernu eta ordezkaritza organoetan eztabaidatuta hartzen dira.
Bazkide berrien ia %95 dendetan aritzen dira, eta horietatik gehienak freskoen atalean, non Zurekin eredu komertzialarekin bezeroari arreta pertsonal handiagoa eman nahi baitzaio. Gainerakoak EROSKI Bidaia agentzian, plataforma logistikoan eta egitura nagusian aritzen dira.
"Oso pozik gaude enplegu korporatiboa sorrarazten ari garelako orain ere, kooperatibista izatea erabakitzen duten langileak hartuta, beren eskubide eta betebeharrekin, enpresaren jabe diren langileak", esan du EROSKIko Gizarte arloko zuzendari nagusiak, Iñigo Eizaguirrek.
377 bazkide berriek barneratze programa batean parte hartu dute. Programa horren bitartez, enpresa-eredu kooperatiboaren balioak zein diren ikasten dute partaideek, eta kooperatibara txertatzeko laguntza hartzen dute; orobat kooperatibaren printzipioekin bat datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzen dituzte. Programa honetan, antolamenduaren gaineko ikuspegi orokorra ematen zaie: EROSKI Taldearen eta haren nortasunaren ezaugarri nagusiak zein diren erakutsi, eta Zurekin eredu komertziala eta frankizien kudeaketa azaltzen zaizkie. Era berean, sakonago azaltzen zaie zein diren eredu kooperatiboaren jokabideak eta nola antolatzen den, baita sinboloak nola interpretatu behar diren ere.
Langile bazkide hauek hartzearekin, indartu egingo da EROSKIren kudeaketa kooperatiboaren eredu berezia, eta horrek Talde osoaren efizientzia eta lehiakortasuna handitzen lagunduko du; izan ere, horrela, langileak sozietatearen jabe ere badirenez ─eta, beraz, enpresaren kudeaketan eta emaitzetan partaide─, konpromiso handiagoa hartzen dute.
Langileak enpresare jabe
EROSKIren kooperatiban, langile bazkideak dira erakundea osatzen duten bi komunitate handietako bat. Proiektu kolektiboaren alde dagoen barne konpromisoaren maila da bere kultura kooperatiboaren erakusgarririk nabarmenenetakoa. EROSKIk berezi bihurtzen duen enpresa eredu propioa du, non oinarrian langileak diren enpresaren jabeak eta partaidetza bidez kudeatzen duten. Gaur egun, 8.127 langile bazkide ditu kooperatibak.