Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskik 300 hornitzaile baino gehiago bildu ditu datozen 3 urteetan bere plan estrategikoa gidatuko duten ildoak azaltzeko
Eroskik 400 lagun baino gehiago bildu ditu gaur Bilbon, datozen 3 urteetako ildo estrategikoak azaltzeko: besteak beste elikadura industriako 300 hornitzaile baino gehiago, finantza sektorearen ordezkariak eta Mondragon taldeko zuzendariak, eta sektoreko elkarteak, hala nola AECOC. Plan berriak betiko sustraiak mantendu eta indartuko ditu, betiko DNA, betiko balioak, eta nola ez, betiko helburua. Hala ere, eginkizuna berrituko du, etorkizunean "Sortzeko eta Hazteko" eta etorkizun oparo eta jasangarri baten alde. Horretarako, enpresa arloko emaitzak eta inguruan aberastasuna sortzea da gakoa, kontsumitzaileak asebeteta geratuko direla ziurtatuz eta elikadura osasungarria sustatuz.
Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak eta Bittor Oroz Eusko Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Politikako sailburuordeak parte hartu dute ekitaldian, eta baita sektoreko pertsona garrantzitsuek ere.
Ekitaldiaren amaieran, Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak nekazaritzako elikagaien industriak duen garrantzia azpimarratu du, sektore estrategikoa baita, eta azaldu du Eroskik eta haren gisako taldeek funtsezko eginkizuna betetzen dutela elikadura katean. "Ezinbestekoak zarete bai herritarrak oinarrizko elikagaiz hornitzeko, eta behar-beharrezkoa da hori, eta bai esportazioak gure ekonomian duten garrantzia mantentzeko ere, eta gainera, funtsezko aliatuak zarete banaketa sektorearen barruan", adierazi du. "Banaketa sektore indartsurik gabe, zaila da hornidura seguru eta egokia bermatzea herrialde osoarentzat", gaineratu du.
EROSKIko CEO Rosa Carabelek enpresa ereduaren balioa azpimarratu du, eta adierazi du Eroski "Sortzeko eta Hazteko" garaian dagoela.
Rosa Carabel Eroskiko CEOak taldearen azken urteetako ibilbidea azaldu du, eta baita gaur egungo egoera eta plan estrategikoaren ildo nagusiak ere: berrikuntza, jasangarritasuna, osasuna eta aberastasuna sortzea izango du ardatz. Hala, azpimarratu du Eroskiren enpresa eredua bakarra eta berdingabea dela sektorean, lantaldeak bat eginda baitaude, eta oso berritzaileak baitira. Gainera, azaldu du "Eroskirentzat funtsezko garaia" dela "merkatuan duen posizioa indartzeko. Gure bide orriak etorkizun oparoa eta jasangarria du helburu, eta ardatz hauek izango ditu: kalitatea, familiei aurrezteko modua egitea, eta gure dendetan erosketak modu gero eta pertsonalizatuan egin ahal izatea. Horren guztiaren oinarria kontsumitzaileen osasuna eta ongizatea da. Emaitzen bilakaera positiboa da, zorra normalizatuta daukagu, sare osasuntsua eta eraginkorra dugu, eta kontsumitzaile gero eta gehiagok egiten digute aitortza; Eroskirentzat, sortzeko eta hazteko garaia da".
Bestalde, Beatriz Santos Eroskiko zuzendari komertzialak azpimarratu du "prezioen lehiakortasuna hobetzea, hurbileko eta kalitatezko produktuen aldeko apustua eta kontsumitzaileen esperientzia eta lanaren eraginkortasuna eraldatuko dituen inbertsio teknologiko handia" izango direla 2026ra arte enpresa gidatuko duten ildo estrategiko nagusiak. Hala, azaldu duenez, "'Beti Prezio Ona' izateko konpromisoak bide emango digu gure prezioak lehiakide ditugunen berdinak edo txikiagoak izan daitezen eguneroko milaka produktutan". Plan berriaren funtsezko beste ildo bat produktu sorta eraginkorra izatea da, arreta berezia jarriz kontsumitzaileen beharretan eta produktu eta marken aukera zabala eskainiz kontsumitzaileek aukeratu ahal izan dezaten. Tokian tokiko produktuek garrantzi berezia izango dute, Eroskik elikadura osasungarri eta eskuragarriarekin duen konpromisoaren adierazgarri.
Beatriz Santos Eroskiko zuzendari komertzialak azaldu du hauek izango direla ildo estrategiko nagusiak: prezioen lehiakortasuna hobetzea, hurbileko eta kalitatezko produktu freskoen aldeko apustua, eta inbertsio teknologiko handia
Eroski hazten ari da, eta datozen hiru urteetan 150 denda berri baino gehiago irekiko dituela aurreikusten du, bai propioak eta bai frankiziak; "Espainia iparraldean lider izaten jarraitu nahi dugu, eta gure presentzia beste eskualde batzuetara zabaldu frankizien sarearen bidez", zehaztu du Beatriz Santosek.
Gainera, Eroskiren plana erakutsi die ekitaldira bildutakoei: "100 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dugu eraldaketa teknologikorako programa batean: inteligentzia artifiziala eta robotizazioa txertatuko ditugu erabakitzeko ahalmena eta prozesu komertzialak hobetzeko."
Hain zuzen, ekitaldian mahai inguru bat egin dute analitika aurreratua eta big data txikizkako merkataritzan erabiltzeari buruz, eta lider diren enpresetako adituek eta akademiako kideek parte hartu dute hausnarketan: hala nola Fernando Pasamonek (Managing Partner Consumer Industry and Growth Leader at deloitte Spain); Rai Cararachek (Espainiako Nestle etxeko Corporate Sales Director); Rosario Pedrosa AECOCeko estrategia komertzialeko eta marketineko arduradunak, eta Eroskiren ordezkariek: Ana Cuevas Mix Komertzialeko zuzendariak, eta Carmen Guelbenzu Elikadurako zuzendari komertzialak. Eztabaida horretan, azpimarratu dute oso garrantzitsua dela teknologia berriak balio katearen kudeaketan sartzea, bide emango baitu etorkizunean elkarlanerako aukerak sortu eta merkatuaren aldaketetara egokitzeko, lankidetzan aritzeko kontsumitzaileei produktu eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, eta prozesuen eta erabakien eraginkortasuna ziurtatzeko.