Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
EROSKIk 30.000 euro eman ditu ikerketa proiektuetarako

EROSKIk 30.658 euroko txekea eman dio The Walk On Project fundazioari (WOP), zertarako eta gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantzatzeko.
Hitzarmen hau Iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoetan sartzen da; zentzu horretan, asmoa da bizi kalitatea eta garapen iraunkorra hobetzen laguntzea.
Kopuru hori lortzeko, zenbait jarduera antolatu EROSKIk, bi entitateek sinatutako lankidetza hitzarmenaren harira; jarduera horiek bezeroei begirakoak izan dira, non, partaidetzaren arabera, ikerketa minutuak pilatu baitira.
51.096 minutu lortu dira guztira —minutu bakoitzak 60 zentimo egiten dituela—, hiru modutan: EROSKI CONSUMER aldizkaria salduta; bezeroak osasunaren, tokikoaren eta iraunkortasunaren arloan dendetan antolaturiko ekitaldietara bertaratuta; eta Bazkidearen Egunaren harira EROSKIk antolaturiko ekitaldietan parte hartuta, joan den ekainaren 11n eta 15ean.
Txekea emateko, hor egon da Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendaria, Alejandro Martinez Berriochoa, eta WOPeko presidenteari eman dio, Mikel Renteria de Diosi. "Oso pozik gaude lankidetza ekimen honen emaitzarekin; izan ere, fundazio horrek zeregin garrantzitsua betetzen du gizartean, gure inguruneko gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borrokaren alorrean laguntza behar dutenei babesa emanda", esan du Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
WOPek baikortzat jo du EROSKIrekin lankidetzan aritzea, gaitz neurodegeneratiboen gorabeherak hedatzen lagundu duelako. "Bi entitateek gauzatu dugun lankidetza honek ilusio handia ematen digu, eta garrantzitsua da gure xedea betetzen jarraitzeko, ez bakarrik gaixotasun horien inguruko ikerketa lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditugulako, baita gizartean kontzientzia zabaltzeko ere ikerketaren eta zientziaren alde", adierazi du Mikel Renteria de Diosek, WOP erakundeko presidenteak.