Hazkundea kontsolidatu, 40. urteurreneko erronka

Ondoanek, azken hamarkadan lortutako hazkunde garrantzitsua sendotzeko erronkari aurre eginez bete ditu 40 urte. Urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten Bilbon, Euskaldunan.
Card image cap
2022/05/30

Ondoan, egoitza Zamudion (Bizkaia) duen eta Instalazio, Mantentze, Energia eta Ingurumen Ingeniaritzan espezializatuta dagoen enpresa-taldeak, azken urteotan konpainiak izan duen hazkunde garrantzitsua sendotzeko erronkari aurre eginez eta, aldi berean, bere proiektuaren indartzeari eta iraunkortasunari lehentasuna emanez bete ditu 40 urte. Horiek dira 2021-2024 Plan Estrategikoak lortu nahi dituen helburuetako batzuk, Jorge Álvarez Garcés taldeko zuzendari nagusiak enpresaren 40. urteurrena dela-eta Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Ospakizun-ekitaldian adierazi zuen bezala.

Ondoanek gaur 8 sozietate, 400 pertsonatik gorako giza taldea eta hainbat bulego ditu nazio eta nazioarte mailan

Ehunka gonbidatu eta ekonomia-, enpresa-, erakunde- eta ikasketa-munduko ordezkariak bertan zirela, Ondoaneko zuzendari nagusiak gogorarazi du taldeak une honetan 8 sozietate, 400 pertsonatik gorako giza taldea eta hainbat bulego dituela nazio eta nazioarte mailan, eta urte hauetan zehar milaka proiektutan hartu duela parte. Horiei guztiei taldearen jarduera-arlo desberdinekin erlazionatutako irtenbideak eman zaizkie.

Espezializazio-estrategia

Jorge Álvarez Garcések gogorarazi duenez, Ondoan 1982an sortu zen, hasiera batean uren tratamendurako eta arazketarako “promozioen promozio” gisa, eta 40 urte hauetan zehar enpresa bere jarduerak zabalduz joan da. Milurteko berria iristearekin batera, hazkunde-prozesu garrantzitsuari ekin zion, eta, horren ondorioz, bere zerbitzu-zorroa zabaldu zuen, sozietate berriak sortu zituen, konpainia filialak erosi zituen eta geografiaren ikuspegitik hedatu zen, une honetan den enpresa-taldea osatuz.

Bere hitzaldian, Ondoaneko zuzendari nagusiak ziurtatu zuenez, “etorkizuneko gure apustuak balio-proposamenaren espezializazio- eta bertikalizazio-estrategia progresibora bideratutako negozioak ditu oinarri, industria-sektorea garapen-bektoretzat hartuta. Gure bezero eta preskriptoreekiko hurbiltasunarekin, eta produktuen eta zerbitzuen zorro lehiakorrarekin eta aurreratuarekin, teknologia elementu bereizgarritzat hartuta. Eta hori guztia, informazio-sistemetan eta kudeaketa-tresna aurreratuetan oinarritutako antolaketa eraginkorrarekin, lehiakortasun handiko giza talde kohesionatu eta motibatuarekin”.

Ildo horretan, bezeroekiko lankidetza estua eta erakundeko kide guztien lana nabarmendu ditu, “zalantzarik gabe proiektu partekatua izan da, da eta izango da. Eta, duela 40 urte gertatu zen bezala, Ondoanek berriro ere gure interes-talde guztien ahalegina, lana eta ilusioa beharko ditu aurrean dugun etorkizunari ekiteko”.

Proiektu partekatua

Ekitaldian, Arantza Cebas de Blas Ondoaneko Kontseilu Errektoreko presidenteak ere hartu du parte, eta gogorarazi duenez enpresa Mondragon Korporazioko kooperatiba da, eta haren Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan integratuta dago, eta haren filosofiak, balioak eta egiteko moduak “gure 40 urte hauetako jardueran barneratu dira, eta enpresa proiektu partekatuaren eta arrakastaren sistema gisa kudeatu dugu”.

Arantza Cebas de Blasek Errektore Kontseiluko presidenteak esan zuenez, “proiektu bakoitzaren atzean pertsonak daude beti, eta Ondoanen askok utzi dute arrastoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei”.

Kontseilu Errektoreko presidenteak arrakastatsutzat jo du Ondoanek 40 urte hauetan egin duen ibilbidea, eta ziurtatu duenez, “honaino iritsi gara, lau hamarkadatan zehar gure jarduerari etenik gabe eustea lortu dugu, eta une batzuetan gauzaezina zirudiena posible egin dugu. Zoriontzeko modukoa dela uste dut”. Arantza Cebas de Blasek esan duenez, “proiektu bakoitzaren atzean pertsonak daude beti, eta Ondoanen askok utzi dute arrastoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei”.

ONDOAN ikasgela: Garapen Jasangarriaren paradigma berriak

2009an, Ondoanek bere Ikasgela jarri zuen abian, urte hauetan zehar enpresaren jarduerarekin zerikusia duten esparru profesional ugariei buruzko ikuspegi aberasgarriak eman dituen prestakuntza-esparru barruko ekimena. Ospakizun ekitaldian zehar, figura horri omenaldi bat egin nahi izan zaio, “Garapen Jasangarriaren paradigma berriak: susperraldirako agertokiak” izeneko mahai-inguruarekin.

FOTO2.JPG

Mikel Álvarez Yeregi Mondragon Unibertsitateko presidenteak moderatzaile gisa hartu du parte, eta partaideak Juanjo Álvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Joseba Madariaga Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Laboral Kutxako Ikerketa zuzendaria, Iván Martén Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea eta Carmen Vela Eurofins Ingenasako Lankidetza Proiektuen zuzendaria izan dira. 

Ekitaldian, partaideek Garapen Jasangarria, Osasuna eta Energia bezalako kontzeptuei buruz egin dute gogoeta, jarduten duen eremuetan beti soluzio berriak bilatu izan dituen Ondoan bezalako Talde baten filosofian zuzenean errotzen diren gaiak direlako.

Ondoan taldea

1982an sortu zen, gaur egungo MONDRAGON Corporationen aurrekoa izan zen Caja Laboral Taldearen barruan. Une honetan, zortzi sozietatek (Ondoan, Koop. Elk., Ondoan Zerbitzuak, Ondoan AyC, Kelan eta Orgaus Systems, Ondoan Maroc, Ondoan Egypt eta Ondoan México) osatzen duten enpresa-taldea da. 400 langiletik gora ditu, egoitza soziala Zamudion dago eta bulegoak ditu EAEko hiru lurralde historikoetan, bai eta Madrilgo Erkidegoan, Balear Uharteetan, Kantabrian, Kanarietan, Egipton, Marokon eta Mexikon ere.

Urte hauetan, Ondoan Taldeak bere jarduerak energiaren eta ingurumenaren munduan zabaldu ditu, bost arlo handitan egituratutako egungo antolaketa hartu arte: Instalazioen Ingeniaritza, Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Mantentze -lanak eta Zerbitzuak, Barne Ingurumen Kalitatea eta Energia Zerbitzuak.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena