Eroskik 2021eko kontuak onartu ditu eta 56 milioi erreserbetara bideratu ditu

Kooperatibaren 59 milioi euroko etekinetatik, Eroskiren Batzar Orokorrak erabaki du 56 milioi erreserbetara bideratzea. Batzar Orokorrak balio izan zuen Agustin Markaide presidentearen lana txalotzeko eta berau agurtzeko.
Card image cap
Agustin Markaide, Rosa Carabel eta Leire Mugerza, atzo eginiko Batzar Orokorrean.
2022/05/27

EROSKI kooperatibak Batzar Orokorra egin zuen atzo arratsaldean, Barakaldon (Bizkaia); bertara deituak zeuden bazkide langileen eta bazkide kontsumitzaileen kolektiboetako 500 ordezkari. Agustin Markaideren azken batzarra izan da Eroski Taldeko lehendakari gisa, luze gabe erretiroa hartuko du-eta 11 urte egin ondoren lehen exekutibo gisa eta 30 baino gehiago kooperatiban. Kooperatibaren erabaki organo gorenaren bilkuran, Kontseilu Errektoreak ordezkariei jakinarazi die Carabel izendatuko dutela Eroskiko lehen exekutibo uztailaren 1etik aurrera.

Agustin Markaidek hitza hartu du eta eskertu egin du "Eroskiko profesionalek egin duten ahalegina une orotan erantzun egokia emateko gizarteak azken urteetan aurrez aurre izan dituen aldaketa ugariei".

Batzarrak onartu egin ditu Eroski Taldearen urteko banakako kontuak eta kontu kontsolidatuak, baita joan den urteko ekitaldiaren kudeaketa txostena ere. Horrekin batean, bazkide kooperatibisten erabakiz, honela banatuko dira kooperatibak 2021eko ekitaldian etekinetan lortu dituen 59 milioi euroak: 2,8 milioi erabiliko dira MFE Mendeko Finantza Ekarpenen interesak ordaintzeko, zeinak kooperatibaren beraren funtsak diren, eta gainerako etekin garbiak, 55,9 milioi euro, erreserbetarako.

2021eko emaitza izan da azken 14 urteetako onena.

Agustin Markaidek hitza hartu du eta eskertu egin du "Eroskiko profesionalek egin duten ahalegina une orotan erantzun egokia emateko gizarteak azken urteetan aurrez aurre izan dituen aldaketa ugariei". Era berean, nabarmendu egin du Eroskiren bilakaera ekonomiko eta finantzarioa oso ona izan dela, eta 2021eko emaitza izan dela azken 14 urteetako onena. Eta bereziki dei egin die bazkideei "ilusioz ekitera Eroskik bizi duen aro berriari, non aukera gehiago izango den jarduteko eta begirada berritu bat ere bai erronka berriei aurre egiteko. Garai berrietan lidergo berriak behar izaten dira. Rosa Carabelenak erabateko bermea du, bere profesionaltasunak eta taldean 25 urtean baino gehiagoan egin duen ibilbideak ematen dutena, gehien-gehienak kooperatiba nagusiko bazkide gisa".

Rosa Carabelek zera adierazi du hitza hartu duenean: "Harro eta eskertuta nago Kontseilu Errektoreak nigan jarri duen konfiantzagatik". Azpimarratu du Eroskiren proiektu kooperatiboa proiektu kolektiboa dela, guztien ekarpenekin eraikitzen dena, "eta kolektibo horri 600 bazkide kooperatibista berri gehitu zaizkio 2021ean, eta jarraitu egingo du gehitzen, 5 urteren buruan bi mila bazkide berri izateraino". Carabelek azaldu duenez, "gure proiektuaren oinarriak indartzeko eta hura garatzeko bidean sendotasunez aurrera egiteko asmoz" ekin dio aro berriari.

Gaurko eta etorkizuneko erronkak: Osasuna, hurbiltasuna eta iraunkortasuna

Carabel bazkideei zuzendu zaie eta zera oroitarazi die: "Gizartea eta kontsumitzailea bizkor aldatzen ari dira, eta haien neurriko erantzunak eman behar dizkiegu, iraganetik bestelakoak izango diren erantzunak. Azken urteetan, gizarteak eta kontsumitzaileek apustu argia egingo dute elikadura osasungarri eta iraunkorren alde, hurbileko produktuetan oinarrituta. Apustu horrek bete-betean bat egiten du Eroskik duela bi hamarkada baino gehiago hartu zuen konpromisoarekin".

Eroskik hitzarmen sinatuko du Eusko Jaurlaritzarekin nekazaritzako elikagaien industriari bultzada emateko Euskadin.

Testuinguru horretan, Carabelek iragarri du bihar bertan EROSKIk hitzarmen bat sinatuko duela Eusko Jaurlaritzarekin nekazaritzako elikagaien industriari bultzada emateko Euskadin. Hitzarmen horrek berritu egingo du bi erakundeek duela bederatzi urte sinatu zutena. Horren bidez hiru aldiz biderkatuko da Eroskik eta tokiko ekoizleek EAEn elkarrekin duten jarduera komertziala; ia 300 dira tokiko ekoizle horiek eta 2.400 produkturekin baino gehiagorekin hornitzen dute kooperatiba.

Hurbileko produktuekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duen beste ekimen bat aurkeztu du berrikitan, Eroski Azoka izenekoa, ekoizleek gune bat izan dezaten tokiko produktuak zuzenean saltzeko kontsumitzaileei. Rosa Carabelen esanetan, "hobetu egin nahi dugu hurbileko produktuak kontsumitzeko esperientzia, balio sozial eta ekonomiko handikoak, kalitate handia dutenak eta bidezko prezioa".

Parte-hartze prozesu zabala

Batzarrerako bidean, aurretik parte-hartze prozesu handi bat egin da Eroskiko Bazkide Langileekin era Bazkide Kontsumitzaileekin, non saio informatiboak eta prestaketa batzarrak egin diren aurrez aurre eta konexio digitalekin, 40 baino gehiago guztira.

Eroskiko Kontseilu Errektoreko lehendakariak, Leire Mugerzak, zeina batzarrean berriz aukeratu duten Kontseiluko kide, balioetsi egin nahi izan du "kolektibo sozial guztiaren inplikazioa, bai eta haren lana eta dedikazioa ere, aukera eman baitu Eroski eraldatzeko eta aro berri bat irekitzeko, proiektu kooperatibo honen misioa aurrera eramanez jarrai dezagun, kontsumitzaileen osasunaren alde eta gure inguruaren iraunkortasunaren alde, enpresa egiteko bestelako modu batekin".

EROSKIri buruz

Espainiako lehen banaketa taldea da Eroski kooperatiba izaera dutenen artean, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan (Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan), %13tik gorako kuotarekin. 1.646 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry-ak eta, horretaz gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak ere bai eta bere online supermerkatua. Era berean, sei milioi Bazkide Bezero baino gehiago ditu, eta 33.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.

Banaketa komertziala