Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
EROSKIk 2020ko dendarik handiena ireki du Bilbon
EROSKIk supermerkatu bat ireki du gaur, Autonomia kaleko 53.ean (Bilbon). Martxoan erositako hamar dendetatik irekitzen duen seigarrena da. Orain arte, azken asteetan, hiru denda inauguratu dituzte Bilbon —Henao kalean eta Errekalde eta Deustuko auzoetan—, bat Itzubaltzetan (Getxon) eta beste bat Erandion. Beste bi supermerkatu aurten irekiko dira, eta gainerako biak 2021eko lehen hiruhilekoan.
Hala, EROSKI bere presentzia handitzen ari da Bilboko auzo guztietan, eta bere eskaintza osatuko du dendak ipinita Getxon, Astrabuduan, Santurtzin, Basaurin eta Galdakaon. Era horretan, 90 supermerkatu izango ditu guztira Bilbo Handian.
"Bizkaiaren eta Euskadiren alde apustu egiten jarraitzen dugu. Bilboren kasuan, hiriko auzo guztietan egongo gara hemendik aurrera. Gure asmoa da hedatzen jarraitzea eta aurten 75 denda berri irekitzea, nola propioak hala frankizia erakoak", azaldu du Sare Komertzialeko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek.
Denda berriak EROSKI/City du izena, eta 1.570 metro koadroko salmenta aretoa du. 48 langile arituko dira, formakuntza jaso dutenak freskoen atalean espezializatzeko eta bezeroei arretarik onena eta erantzunak eskaintzeko.
Supermerkatu berriaren ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da bezeroaren arreta pertsonalaren alde egindako apustua, harategia, urdaitegia eta arrandegia jarri baititu.
Hilero-hilero eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta EAEn 840.000 bazkide inguru ditu; gainera, oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere.
Tokian tokiko produktuek garrantzi handia
"Produktu freskoen eta tokian tokikoen alde egiten jarraitzen dugu. Ez da bakarrik gure izaeraren ikurra, baizik eta baita herritarren eskakizun gero eta zabalago bat Covid-19aren garaiotan", san du EROSKIk iparraldean dituen supermerkatuetako zuzendariak, Ismene Fulgenciok. Lehen seihilekoan %14,5 igo da EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoan saltzen dituen tokiko produktuen kopurua. Eskualdeko 10.000 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta horiek erosteko 650 milioi eurotik gora erabiltzen ditu urtero.
Produktu dietetikoek eta biologikoek ere beren tokia dute supermerkatu berrian, elikagai joera berri guztiak biltzen dituzten guneekin. Gainera, atal horretan, produktu espezifiko sorta zabal bat dago, elikagai intolerantziak dituztenentzat (glutena, laktosa...) eta gantz, azukre eta gatz gutxi jan behar dutenentzat. Horretaz gainera, lurrindegi-parafarmaziaren atal zabal bat du, eta prestakuntza berezia duen langilea edukiko du bezeroari zainketa pertsonalerako arreta osoa eskaintzeko.
Eraginkorragoa eta iraunkorragoa
Era berean, saltokia iraunkorragoa da ingurumen aldetik; izan ere, kontsumitzen duen energia %60 gutxitzen du supermerkatu konbentzional baten aldean, eta eraginkortasun eta ingurumen iraunkortasun baldintza zorrotzak betetzen ditu; horrek indartu egiten du EROSKI taldeak ingurumenarekin eta gizarte ongizatearekin duen konpromisoa. Hotz industrialean aplikatzen duen berrikuntza teknologikoari esker, eraikinak gutxiago kontsumitzen du. Gainera, argiterian LED teknologia darabil; horri esker, argiztapena homogeneoa da eta ikusmenarentzat oso erosoa, eta ingurumen arriskua eta kontsumoa gutxitzen ditu.