Eroskik %2,5 handitu du fakturazioa 2024ko lehen seihilekoan

50,2 milioi euroko emaitza positiboarekin amaitu du ekitaldiaren lehen erdia.
Card image cap
2024/09/30

Eroski taldeak ekitaldiko lehen seihilekoko kontuak itxi zituen, 2024ko otsailaren 1tik uztailaren 31ra bitartekoak, eta salmentetan igoera sendoa erakutsi du, erronkaz betetako testuinguruan egonik ere.

Ekitaldiko lehen erdian, Eroski taldearen fakturazioak hazkundearen xendari jarraitu dio. Hala, jardueraren bolumenean salmenta gordinak 2.865 milioi euroraino iritsi dira; horrek esan nahi du %2,5 handitu direla aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta.

Nabaria izan da elikagaien arloko salmenta gordinetan lortutako zifra, 2.722 milioi euroraino iritsi baita, %3,3 gorago 2023ko lehen seihilekoan erregistraturikoarekin alderatuz gero. Eboluzio horretan, harrera ona izan dute taldeak 2021etik prezioei eusteko eta hori sustatzeko egin dituen ahaleginak; izan ere, horrela kostuen igoerak ez du izan hain ondorio larria salmenta prezioetan. Alde horretatik, eginahal handia egin du inpaktu hori txikitzen, 2024ko lehen erdian 33 milioira ere igo baita.

Taldearen emaitza positiboa 50,2 milioi euroraino igo da. Zifra hori iazko lehen seihilekokoa baino 19,7 milioi apalagoa da, zergatik eta funtsean prezioen lehiakortasuna hobetzeak inpaktua izan duelako eta 2023ko ekitaldiaren lehen zatian ezohiko emaitzak izan zirelako.

"Urtearen lehen erdian elikagaien salmenta gordinen hazkundea sendotu dugu, %3,3 handiagoa izan baita 2023ko epe berean baino. Igoera hori neurri handian gure prezio politika berriak bultzatu du, eginahal nabaria egin baitugu kontsumitzaileen sakela arintzeko. Horren adibide garbi bat 33 milioi eurotik gorako aurrezkia bildu izana da. Aurrezki hori Eroskin erosketa egin dutenen mesedetan joan da; izan ere, 2024ko lehen sei hilabeteetan prezioak txikitu egin genituen 5.700 produktutan baino gehiagotan. Horri esker, indartu egin da prezioan dugun lehiakortasuna eta erakargarritasun komertziala", azaldu du Eroskiko CEOak, Rosa Carabelek.

Kostuen kontrola

Inflazio testuinguruan egonik ere, konpainiak lortu du bere gastuen igoera apala izatea 2023ko lehen erdiarekin alderatuta; horrek erakusten du kudeaketa efizientea egin duela eremu guztietan, efizientzia hobetzeko jarduerei jarraipena emanda.

Ebitda sendoa eta proiekzio egonkorra ekitaldia ixteko

Ebitda 155 milioi euroraino iritsi da ekitaldiko lehen seihilekoan, eta %6 inguruko tasa sendoetan kokatu da; horren ondorioz, ekitaldiaren itxierarako aurreikuspenak onak dira; aurreko urteko epe berean izandakoaren antzekoak espero dira.

Urteko bigarren erdiari dagokionez, Eroski taldeak perspektiba onak eginak ditu: hazkundea sendotzen saiatuko da, eta errentagarritasuna egonkortzen.

Banaketa komertziala