EROSKIk 2.000 kontsumitzailetik gora elkartu ditu Bazkidearen Eguna ospatzeko

EROSKIk osasunarekin eta iraunkortasunarekin hartu dituen konpromiso berriak izan dira bazkideentzako hitzaldi informatiboetako gairik esanguratsuenak.
Card image cap
2018/06/18

EROSKIk "Bazkidearen egun handia" ospatuko du egun hauetan Bilbon eta Donostian. Deialdi hori irekita dago kooperatibaren EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako milioi bat Bezero Bazkideentzat; horietatik 774.000 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dira.

Kooperatibak aste honetan egingo duen Batzar Nagusiaren aurretik, EROSKIk beste bilkura batzuk egin ditu egun hauetan Kontsumitzaile Bazkideekin, eta 2.000 lagunetik gora azaldu dira. Donostian eta Bilbon izan dira bilkura horiek, eta haietan, Kontsumitzaile Bazkideek bertatik bertara jakin dute joan den urtean zer-nolako eboluzioa izan duten kooperatibak eta haren proiektu nagusiek.

EROSKI kooperatibak milioi bat Kontsumitzaile Bazkide baino gehiago batu ditu EAEn, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian.

EROSKIk osasunarekin eta iraunkortasunarekin hartutako konpromiso berriak izan dira prestakizun bilkura horietako gai nagusiak; izan ere, duela 50 urte sortu zenean kontsumitzaileekin eta gizartearekin hartutako konpromiso historikoak berritu ditu, eta, orain, kooperatiba den aldetik bere izaera eta xede kooperatiboa leial betez, bizi kalitatea eta iraunkortasuna hobetzen lagunduko du. 7.500 lagunek baino gehiagok lagundu dute konpromiso horiek eratzen, denak ere bazkideak, langileak, bezeroak eta interes taldeak.

Honela labur daitezke osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu dituen hamar konpromiso berriak: elikadura arloko segurtasunaren alde egitea, elikadura orekatua sustatzea, haurren gizentasunari aurrea hartzea, nutrizio arloko beharrizan espezifikoei arreta jartzea, arduraz kontsumitzen laguntzea, tokiko produktu gehiago eskaintzea, ongi eta merke jateko aukera ematea, garbitasunez eta gardentasunez jokatzea, langile gisa geure burua zaintzea eta bizimodu osasungarriagoa bultzatzea.

Gainera, bertaratuek dirua biltzen lagundu dute gaitz neurodegeneratiboen ikerketarako; izan ere, kooperatibak eta The Walk On Project fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute aurre horretan. 

Preskizun bilkurez gain, EROSKIk, ekainean, prestakuntza eta informazio jarduera batzuk antolatu ditu bere dendetan kontsumitzaile bazkideentzat, kontsumo kooperatibak berea duen alorrean, hiru gai hauen inguruan: elikadura orekatua, bizimodu osasungarria eta ingurumen iraunkortasuna.

Banaketa komertziala