Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EROSKIk %19 igotzea lortu du 2018an
EROSKI Taldeak emaitza positiboarekin amaitu zuen 2018ko ekitaldia, kontuak 2019ko urtarrilaren 31n itxita. Itxieran, 1,6 milioi eurokoa izan da etekina, eta horretan eragina izan dute aktiboen balorazioen ezohiko emaitzek eta finantza tresnen kontularitza arauak aldatu izanak. Dena den, etekin operatiboa hobetu egin da 2018an ere, zortzigarren urtez jarraian, eta 163,6 milioi eurotara iritsi da. Horrek esan nahi du aurreko urtean baino %19,1 gehiago handitu dela. Ebitda ere hobetu egin da, eta 9,1 milioi euro handitu; hala, 250,7 milioi eurotan dago orain. Aldeko eboluzio horretan, zerikusia izan dute efizientzia eta produktibitatea hobetzeko egindako zenbait proiektutan izan dituen lorpenek eta sare komertzialaren eraldaketak eta berrikuntzak.
Irekierak eta eraldaketak, giltzarrizkoak salmentak indartzeko
2018. urtean, EROSKI taldeak jarraitu du bere sare komertziala eraldatzen "zurekin " eredura, eta hori da belaunaldi berriko denden ezaugarria.
Dagoeneko 670 denda daude "zurekin" eredura eraldatuta, eta horietan saltzen ditu taldeak elikagaien %70 pasa.
Taldearen salmentak 5.393 milioi eurotara igo dira, 2017an baino %2 gutxiago, perimetroa murriztu duela eta. Nabarmentzekoa da eskualde guztietan igo direla salmentak sarea "zurekin" eredura eraldatua badago; aipagarria da, batez ere, %1,3 igo izana EAEn, Nafarroan, Galizian eta Balearretan. Eskualde horietan, oso zabalduta dago eraldaketa. Ereduaren emaitza onei esker, sendotu egin dugu iparraldean eta mendebaldean dugun lidergoa, eta eremu horietan egin ditugu gure sarearen eraldaketarik gehienak. Horren osagarri, gainera, geure posizioa indartzen lagundu diguten denda propioak eta frankizia erakoak ireki ditugu. Zehazki, 58 denda inauguratu ditu taldeak 2018an: 37 frankizia eta 21 denda propio —5 supermerkatu, 4 gasolindegi, 4 bidaia agentzia eta 8 FORUM SPORT kirol denda, DOOERS bere marka berriarekin—. Inbertsioa 95 milioi eurokoa izan da 2018an, denda propioetan eta frankizia erakoetan egina.
2010etik hona, EROSKIk 187 milioi euro gutxitu du bere zor finantzarioa, eta 2010etik hona, 1.800 milioi eurora iritsi da zorraren amortizazioa. Hortaz, agindu bezala bete ditu finantza erakundeekin hartu zituen konpromiso guztiak. 2019ko martxoan, EROSKIk hitzarmen bat egin zuen bere zorraren parte handiena duten finantza entitateekin, eta, datozen hilabeteetan, gainerako finantza entitate hartzekodunetara hedatuko du hitzarmen hori.
2018. urtean, Taldeak 302 milioi euroko aurrezpena transferitu die bezeroei eskaintza eta sustapenetan, zeinak gero eta pertsonalizatuagoak diren.
Hala, bere etorkizun finantzarioa argitu du, eta bere negozio plana garatu ahalko du sarea eraldatuz eta elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa erraztuko duen kontsumo baten aldeko irtenbideak emanez.
Guztira, 6 milioi dira EROSKIren Bazkide Bezeroak, EROSKI Club txartelaren, CAPRABO txartelaren eta FORUM SPORT txartelaren jabeak.
Bestalde, EROSKI S.COOP kooperatiba nagusiak jarraitzen du emaitza positiboak izaten azken urteetan, eta 2018an, zehazki, 13,9 milioi euroko etekina izan du, 2017an baino %6,6 gehiago. Salmentak ere 1.741 milioi eurotara igo dira, eta, hortaz, aurreko ekitaldia baino %1,3 gehiago da hori.
|
EROSKI TALDEAREN USTIAPEN KONTU KONTSOLIDATUETATIK ateratako datuak Milioi eurotan |
|
|||
|
|
2019/01/31 |
Aurreko urtearen aldean |
|
|
|
SALMENTA GARBIAK (BEZ GABE) |
4.698,07 |
98% |
|
|
|
EBITDA |
250,7 |
%103,8 |
|
|
|
ETEKIN OPERATIBOAK * |
163,62 |
119,1% |
|
|
|
FINANTZARIOEN ETA ZERGEN AURREKO EMAITZA |
120,73 |
103,6% |
|
|
|
ZERGA ONDORENGO EMAITZA |
1,59 |
%4,8 |
|
|
* Narriaduren, ibilgetu salmentaren emaitzaren, aktibitate ez-korronteen, finantzarioen eta zergen aurretik. |
|