Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskik 15 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan
EROSKI Taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi ditu 2018ko uztailaren 31n, eta 14,8 milioiko emaitza positiboa izan du; hala, emaitza positiboak hobetzeko bidean dela berretsi du.
Oro har, EROSKI Taldeak negozio zifra egonkorra du, 2.314 milioi eurokoa, eta nabarmentzekoa da %2,9ko hazkundea izan duela EAEn, Nafarroan, Galizian eta Balearretan, zeinetan dagoeneko aldatuta dauden Zurekin eredu komertzialera. Ohiko jardueraren emaitza 83 milioi eurokoa da; horrek esan nahi du %75eko hazkundea duela aurreko urteko epe berarekin alderatuta; zergatik eta higiezinen operazioengatik eta balio kateko efizientzia hobekuntzengatik; izan ere, hobetu egin ditu bai prozesu logistikoa eta bai Zurekin eredu komertziala. Bestalde, CAPRABOk lehiakortasuna hobetzeko plan bat abiatu du, eta berriki iragarri du Bartzelonan beste plataforma logistiko bat eraikiko duela.
Urteko lehen partean, EROSKIk jarraitu du zor finantzarioa txikitzen, eta, hala, 83 milioi euro kitatu ditu.
Zenbateko horrekin, EROSKIk 1.475 milioi eurotan murriztu du zor finantzarioa krisi ekonomikoa hasi zenetik. Finantza entitateekin harturiko konpromiso guztiak bete egin ditu, eta gaur egun palanka-efektu finantzarioa murrizteko plan bat negoziatzen ari da, zertarako eta 2019ko abuztuan hasita pasiboaren egitura orekazko bat lortzeko 2024rako.
Urteko lehen seihilekoan, 38 milioi euroko inbertsioa egin du, inbertsio propioak eta frankiziatuen inbertsioak batuta. Hein handian 52 supermerkatu birmoldatzeko erabili ditu, eta 26 denda berri irekitzeko. Hain zuzen ere, bi supermerkatu propio ireki ditu, eta hogei frankiziatu; gainera, "Dooers" kirol oinetakoen hiru denda berri ireki ditu, baita gasolindegi bat ere. Irekiera horien direla medio eta dendak Zurekin eredura egindako eraldaketa direla medio, EROSKIk 203 lanpostu sortu ditu aurtengo lehen seihilekoan.
Guztira, 6 milioi dira EROSKIren Bazkide Bezeroak, zeinak EROSKI Club txartelaren, CAPRABO txartelaren eta FORUM SPORT txartelaren jabeak baitira. Urteko lehen seihilekoan, taldeak 134 milioi euro transferitu ditu gero eta eskaintza eta promozio pertsonalagoen bidez, aurreko urteko epe berean baino %10 gehiago; horretan eragina izan dute , EROSKI Club Mastercard kreditu txartelak eta EROSKI Clubeko Urrezko txartel berriak, otsailean ateratakoak.
Bestalde, EROSKI S.COOP kooperatiba nagusiak 2 milioi euroren etekinak izan ditu 2018ko ekitaldiko lehen seihilekoan.