Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
EROSKIk 13 milioi euroren interesak ordaindu dizkie mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei

EROSKIk otsailaren 1ean abonatuko ditu, astelehenarekin, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,722ko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %2,222tan 2007korako. Otsailak 1ean, era berean, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,722ko tasan. Guztira, 13 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
EROSKIk MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, ia 400 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %85 jaso du interesetan, eta %94 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %72 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %81; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %48 jaso du, edo %57, trukea egin bazuen.
2021. urterako, interes tasa %2,487an geldituko da (-%0,513 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %1,987an (-%0,513 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.