Eroskik %13 handitu zituen nekazaritzako elikagai produktuen erosketak Nafarroan 2022an

Eroski 400 hornitzailerekin baino gehiagorekin aritzen da lanean erkidegoan, eta, haiei urteko erosketak egiteko, 223 milioi euro erabili zituen.
Card image cap
2023/04/14

Eroskik %13 igo zituen nekazaritzako tokiko elikagai ekoizle txikiei Nafarroan egiten dizkien erosketak iaz, eta 84 milioi eurotara iritsi zen. Kooperatibaren Zurekin eredu komertzialak sendo egiten du tokiko janarien alde, eta dibertsitate handiko ehun produktiboa bultzatzen du, giltzarrizkoa baita sektorearen iraunkortasunerako eta ekonomiarako, kulturarako eta paisaiarako berak diharduen inguruneetan.

Nafarroan nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren 160 ekoizle txikirekin lan egiten du Eroskik; alde horretatik, haien produktuek leku nabarmenduak dituzte bere dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek. Nabarmentzekoa da ia %50 igo dela eskualdeko fruta ekologikoaren komertzializazioa; haren gibeletik datoz arrautzak (%17) eta esnea (%16). Olioa eta urdaitegikoak %5 igo dira joan den urtearekin alderatuta.

Eroskik lankidetza hitzarmenak ditu Nafarroan zortzi jatorri izendapenekin; besteak beste, Lodosako Pikillo Piperra, Nafarroako Olioa, Erronkari eta Idiazabal gaztak, eta bost adierazpen geografiko babestu: Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua, Nafarroako Txahala, Nafarroako Axuria eta Nafarroako Patxarana.

Eroskik lankidetza hitzarmenak ditu Nafarroan zortzi jatorri izendapenekin; besteak beste, Lodosako Pikillo Piperra, Nafarroako Olioa, Erronkari eta Idiazabal gaztak, eta bost adierazpen geografiko babestu: Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua, Nafarroako Txahala, Nafarroako Axuria eta Nafarroako Patxarana. Kontsumitzaileak bestelako ziurtagiriak dituzten produktuak ere aurki ditzake Eroskiren dendetan, hala nola Nafarroako artisauen elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua.

"Urtero indartzen dugu tokian tokiko ekoizleen aldeko apustua. Hori ikus daiteke, ekoizle nafarrei egindako erosketak handituz doazelako. Hala, hurbileko produktuen eta sasoiko freskoen eskaintza zabala bihurtu da gure denden bereizgarri printzipalenetako bat. Gure tokiko hornitzaileekin lankidetza estu bat bilatzen dugu, luzera begirako hitzarmenak lortzeko eta hala eskualdeko nekazaritzaren eta sozioekonomiaren garapenean laguntzeko", esan du Eroskiren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Lankidetza hitzarmenak

Tokiko ekonomiaren alde inguruneko ekoizleekin egiteko apustu horretan, hitzarmenak eginak ditu, hala berean, sektoreko erakundeekin eta nekazaritzako elikagaien arloko elkarteekin.

Nabarmentzen direnen artean, azpimarratzekoa da lanean ari dela Teknologia eta Azpiegitura Agroalimentarioetako Nafarroako Institutuarekin (INTIA), bertako produktuak Reyno Gourmet markarekin sustatzeko; marka horren 450 erreferentzia merkaturatzen ditu. Reyno Gourmet marka 2007an sortu zen, eta, 2010. urtean, lankidetza estua abiatu zen Eroskiren eta INTIAren artean, egundaino dirauena. Horrekin batean, hitzarmena egina du UAGNekin (Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna), tokian tokiko produktuak saltzen laguntzeko: zainzuriak, orburuak, piperrak, txahal haragia, arkumea, gaztak, ardoak...

Eroskik Nafarroako 3.200 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta hemengo 400 hornitzaile ingururekin dihardu, haiei 233 milioi euroren erosketak eginez urtero.

Era berean, Nafarroako Kluster Agroalimentarioan parte hartzen du (Nagrifood); kolektibo bat da, sektore askotako korporazioekin osatua, eta horren helburua da Nafarroan nekazaritzako elikagaigintzan dihardutenak lerrokatzea Europako berritasun eta jasangarritasun politikekin.

Eroski Nafarroan

Denetara joz, Eroskik Nafarroako 3.200 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta hemengo 400 hornitzaile ingururekin dihardu, haiei 233 milioi euroren erosketak eginez urtero. Eroskik 121 saltoki ditu guztira foru erkidegoan, hala nola hipermerkatuak eta supermerkatuak, propioak nahiz frankiziatuak eta cash&carry-ak; eta horietaz gain gasolindegiak, optikak eta kirol ekipamendurako dendak, baita online supermerkatua ere. Eroski Clubek 309.000 bezero-bazkide baino gehiago ditu Nafarroan.

 

Banaketa komertziala