EROSKIk 13,5 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei

Gaur (hilak 31) ordainduko zaie Mendeko Finantza Ekarpenen jabeei, eta otsailaren 1ean, berriz, Mendeko Obligazioen jabeei.
Card image cap
2018/01/31

EROSKIk gaur abonatuko ditu, hilaren 31n, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,90eko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %2,40tan 2007korako. Bihar, otsailak 1, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,90eko interes tasan. Guztira, 13,5 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.

EROSKIk bere burua indartzeko MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 360,5 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.

Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %76 jaso du interesetan, eta %85, orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %64 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %73; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %42 jaso du, edo %50, trukea egin bazuen.

2018. urterako, interes tasa %2,8an geldituko da (-%0,191 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %2,3an (-%0,191 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.

Banaketa komertziala