Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroskik 109 milioi euroko emaitza positiboarekin amaitu du 2023ko ekitaldia
Eroski Taldeak 109 milioi euroko emaitza positiboarekin amaitu du 2023ko ekitaldia, kontuak 2024ko urtarrilaren 31n itxita; salmenta gordinen % 1,89 da hori. 259 milioi euroraino igo zaizkio etekin operatiboak; beraz, 2022aren aldean, %26,9ko igoera izan du.
Jardueraren bolumena ere handitu egin zaio, 5.729 milioi euroko salmenta gordinak izan baititu (%6,3tik gorakoak aurreko ekitaldiaren aldean), nahiz eta marjina gordinaren ehunekoa gutxitu egin duen oraingoan ere —aurreko ekitaldian hasi zen kostuen igoera salmentako prezioei ez erasateko helburuarekin—. Hala, ehunekoetan 1,2 puntu apaldu da guztira 2022-2023ko aldian. Ahalegin horren ondorioz, dagoen eskualde guztietan hobetu du nabarmen elikagaien banaketaren jarduera.
Hori nolako testuingurutan gertatu den azaldu du taldeko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek: "Kostuek gogor handitzen jarraitu dute, bai saldutako produktuenak eta bai jarduera garatzeko beharrezkoak diren zuzeneko zerbitzuenak; hori ikusirik, kudeaketan eraginkor jardun gara, eta aurrerabide esanguratsuak ez ezik lan bikaina egin dugu inflazio aldi honetan; esan daiteke aplikatu ditugun estrategiek erantzuna eman dietela gaur egungo erronka ekonomikoei. Horretarako, funtsezkoa izan da eginahala eraginkortasunean jartzea. Horri esker, sendotasunez kontrolatu eta hobetu ditugu gastuak, baita gure plataformen produktibitatea eta efizientzia ere, eta horniketa kate osoarena. Optimizazio horrek indartu egin du EROSKIren posizioa bai prezio aldetik eta bai erakargarritasun komertzialaren aldetik".
"Sendotasunez kontrolatu eta hobetu ditugu gastuak, baita gure plataformen produktibitatea eta efizientzia ere, eta horniketa kate osoarena"
Horren guztiaren ondorioz, %18 inguru hobetu zen EBITDA, 331 milioi euroetaraino; salmenta gordinen gaineko ratioa, berriz, %5,77koa izan zen, aurreko ekitaldikoa baino lau hamarren gorago.
Finantza egitura berria
2023ko hirugarren hiruhilekoan, Eroski taldeak epemugara heldu aurretik amortizatu zituen 703 milioi euro, 2019an hitzarmena izenpetuz geroztik indarrean zen zor sindikatu guztiari zegokiona, eta bere finantza egitura birdefinitu zuen, arrakastaz itxi baitzuen 500 milioi euroko zenbateko nominaleko bonu jaulkipen bat, zeina esklusiboki inbertitzaile instituzionaletan kokatu den. Jaulkipen hori osatu egin da Eroskiri laguntzen jarraitu duten hainbat finantza erakundek egindako ekarpenekin. Prozesu horrek errepikariak ez diren gastu jakin batzuk ekarri zituen, ekitaldiko finantza gastuen igoera hein handian azaltzen dutenak.
Inflazioa arintzeko jarduketak: 384 milioi euroko aurrezkia transferituta
2023an ere ez da inflaziorik eten ez janaritan eta ez ustiapen kostu zuzenetan. Eroski beste urte batez saiatu da ahal zuen neurrian salmenta prezioetan ez erasaten haren eragina, eta merkatuari 384 milioi euroko aurrezkia transferitu dio askotariko ekimen komertzial, eskaintza eta deskontu pertsonalizatu eta esklusiboen bidez. Horretarako, bere fidelizazio klubak ez ezik familiei loturiko aurrezpen eta etekin planak baliatu ditu. Testuinguru ekonomiko horretan, Eroskik erakutsi du beste behin erantzukizun eta konpromiso maila handia duela kontsumitzaileekin.
Eroskik erakutsi du beste behin erantzukizun eta konpromiso maila handia duela kontsumitzaileekin.
EROSKI TALDEAREN USTIAPEN KONTU KONTSOLIDATUETATIK ateratako datuak milioi eurotan |
|
||||
|
2024/01/31 |
2023/01/31 |
Bariazio %-a |
||
SALMENTA GORDINAK (BEZ-AREKIN)* |
5.729 |
5.389 |
+ %6,31 |
||
EBITDA |
331 |
280 |
+ %18,21 |
||
ETEKIN OPERATIBOAK |
259 |
204 |
+ % 26,96 |
||
ZERGA ONDORENGO EMAITZA |
109 |
64 |
+ %70,31 |
||
* Salmenta gordinetan sartzen dira Eroski bidaiek emandako zerbitzuengatik izan diren sarrerak. (2023an otsaileko hila bakarrik erantsi da) ** Ibilgetu salmenten emaitzaren eta aktibitate ez-korronteen, narriaduren, finantzarioen eta zergen aurretik. |
Kooperatibak 79 milioi euroko etekina izan du
Eroski S.Coop. kooperatiba matrizearen jarduera bolumena %16,66 igo zen 1.969,7 milioi euroetaraino; zeinak 79 milioi euroko emaitza positiboa aurkeztu baitzuen —aurreko ekitaldiko garai berean 32 milioikoa izan zen—.
Eroskik 595 pertsona erantsi zituen 2023an bazkide kooperatibisten multzora. Kontseilu Errektoreak etekin ia guztia kooperatibaren funtsak indartzera bideratzea proposatuko du datorren Batzar Nagusian.