EROSKIk 10.000 maskara eman dizkio GSRri

Helburua da produktu honen eskasia eta premia arintzea, hainbeste sufritzen ari den kolektiboa atenditzeko.
Card image cap
2020/05/06

EROSKIk 10.000 maskara kirurgiko eman dizkio Gestion de Servicios Residenciales euskal kooperatibari. Kooperatiba horrek adinekoentzako arreta soziosanitarioaren zerbitzuetan kudeaketa osoa eramaten du zahar etxeen, eguneko egoitzen eta etxerako laguntza zerbitzuen bitartez. Dohaintzaren helburua da produktu honen eskasia eta premia arintzea gizartean osasun krisi honekin asko sufritzen ari den sektoreetako batean, material behar handia baitago. Aretxabaletako Debagoiena egoitzan eman ditu, kooperatibak kudeatzen duen zahar etxeetako batean.

EROSKI elkartasun ekintza asko gauzatzen ari da COVID-19aren krisia eragiten ari den ondorioak gizarteko sektorerik zaurgarrienetako batean gutxitzeko helburuz. Alde horretatik, orain egun batzuk iragarri zuen 100.000 maskara banatuko zituela Euskal Autonomia erkidegoan, eta akordio horren parte da dohaintza hau.

"EROSKIk badaki nola eragiten ari den krisi hau gizarteko kolektiborik zaurgarrienetako batean, zahar etxeetako jendearengan, alegia. Ekintza honekin, gure laguntzatxoa eman nahi dugu, eta zahar etxeetan gure adinekoak zaintzen egiten ari diren lan eskerga aitortu", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendaria.

 

"Eskerrik asko, zinez, EROSKI, elkartasun erakustaldi honegatik; horri esker, gure adinekoak babestu ahalko ditugu, eta gure zaintza lanean buru belarri jarraitu, pandemia honek ekarri dizkigun zailtasunen gainetik", esan du GSR kooperatibako Klaudia Luquitak.

Banaketa komertziala

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala