Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk 1,6 milioi euro bildu ditu Elikagai Bankuen alde
EROSKIk eta haren bezeroek 1,6 milioi euro bildu dituzte guztira Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren alde; azaroaren 5ean, Elkartasun Zentimoak programa jarri zen martxan, eta joan den astean amaitu zen bere dendetako elikagaien Bilketa Handia.
Kanpaina berezia izan da; izan ere, COVID-19a borrokatzeko segurtasun neurriak direla eta, formatua eta dinamika aldatu dira; haatik, lehengo espiritu bera du.
EROSKIren sare komertzialeko 1.100 saltokik baino gehiagok bat egin dute, bai supermerkatuak, bai hipermerkatuak eta bai frankiziak. Ekarpenak bonuen bitartez egin dira, eta bezeroek egoki iritzi diotena utzi dute ordainlekuan.
"Beste behin eskertu nahi diegu gure bezeroei erakutsi duten eskuzabaltasuna eta eman duten babesa; izan ere, aurten desberdina izan da, baina gure konpromisoa beti bezain sendoa gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde", esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
"Beste behin ere, EROSKI eskertu nahi dugu FESBALi halako une zailean laguntzeagatik. Guztiz arrakastatsua izan da kanpaina berritzaile hau, era birtualean egin baitugu, eta aukera eman digu gero banatuko ditugun elikagai produktuak erosteko, zeina gurekin diharduten ongintzako entitateen bitartez banatuko baitugu gehien behar dutenen artean", esan du Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioko zuzendari nagusiak, Miguel Fernandez jaunak.
EROSKIk indartu egin du Elikagaien Bankuekin duen lankidetza, COVID-19aren krisia dela medio, bai Bilketa Handiaren kanpainarekin, bai Elkartasun Zentimoak programarekin eta bai apirilean eta ekainean egindako bilketa kanpainarekin.
Erronka: 1.800 familiari elikatzen laguntzea urtebetez
Bezeroek ere lagundu ahal izan diete Elikagaien Bankuei Elkartasun Zentimoak programaren bitartez, zeina orain aste batzuk jarri baitzuen martxan EROSKIk; horri esker, milioi bat dohaintzatik gora izan dira, eta 190.000 euro baino gehiago bildu dira. Are gehiago, erosketak txartelarekin ordaintzen dituzten EROSKIren bezeroek zenbait zentimo eman dituzte kausaren alde.
EROSKIk animatu egin nahi ditu bezeroak Elikagaien Bankuei dohaintzak egiten jarrai dezaten Elkartasun Zentimoak programaren bitartez; urtarrilaren 6an amaituko da. "Gure helburua da 2020an 5 milioi otorduren adinakoa biltzea, edo, bestela esan, 1.800 familiak elikatzeko aukera izatea urtebetez", esan du Martinez Berriochoak.
Emandako dirua tokian tokiko Elikagaien Bankuei emango zaie, osasun larrialdian zaurgarri gelditu diren familiei elikagaiak eta lehen mailako produktuak banatu diezazkieten.
Elkartasuna: EROSKIren eta haren bezeroen ardatza
Pandemia honek agerian utzi du alternatiba seguruak eta eraginkorrak eskaintzeko beharra EROSKIren bezeroen elkartasuna bideratzeko orduan.
Bonuen sistema, esaterako, Bilketa Handiaren kanpaina egiteko erabili da, zeina EROSKIk garatu baitu Elikagaien Bankuekin batera, bezeroei dohaintzak egitea errazteko, bankuei konplexutasun logistikoak arintzeko eta lehen mailako produktuak beti eskura dituztela bermatzeko.
Bezeroen elkartasun ekarpenez gain, EROSKIk bereak egiten dizkie zenbait gizarte erakunderi; guztira 7 milioi euro eman ditu 2020an, bai lankidetza hitzarmenen bitartez eta bai Zero Hondakin programaren bitartez; programa horrek giza kontsumorako egokiak diren eta gure dendan saltzen ez diren produktuak ematen ditu dohaintzan.
Hogei urtean baino gehiagoan Elikagaien Bankuekin lanean 1996an hasi zen EROSKI Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek berek proposatuta, behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakustea galdegiten zuten eta. Hala, urte horretan bertan hasi ziren "Kilo Operazioa" eta elikagaien "Bilketa Handia" izeneko kanpaina, EROSKIko dendetan.
EROSKIk egin duen lana aitortu izan du Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hain zuzen, hori da Federazioaren saririk handiena, sobera gelditu diren elikagaiak banatzen nabarmendu diren erakundeei ematen diena.